Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Antolatzen dira sariketak eta maila bikaineko sortak aurkezten dira. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 56. orr.
Anitz dira urte sasoi honetan antolatzen diren sariketa eta txapelketak. Berria - Kultura 2006-03-04
Jendaurreko emanaldien adierazpen berezi bat bertsolarien arteko sariketa edo txapelketena da. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 41. orr.
Arratsaldean amaitzen zen hiriko sex-shopak antolatu ipuin erotikoen sariketara lanak aurkezteko epea. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 34. orr.
Hasierako poema haiek "Premio Guipúzcoa" izeneko sariketara bidali nituen. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 26. orr.
Bor-bor hartan idatzitako lana "Donostia hiria" sariketara aurkeztu eta irabazi egin nuen. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 183. orr.
Anton Abbadia sariketaren bederatzigarren edizioan. Berria - Euskal Herria 2004-11-24
Hor ere bertsu hitzordu bat baiginuen, Hernandorena sariketaren finala. Herria 2005-12-15
71 zaldi etorriak ziren sariketa huntarat. Herria 2004-10-28
Nirea da ipuina sariketa literario batera bidaltzeko erabakia. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 190. orr.
Sariketa handietako epaimahai askotan parte hartu duzu. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 217. orr.
Japonian, herri hortako motoen arteko sariketa haundian, ixtripu izigarri bat izan du Daijiro Kato gazteak. Herria 2003-04-10
Lehen aldikotz egin da Donibane Lohizunen tenislarien sariketa nagusia. Herria 2003-09-25
Baziren sariketa bereziak ere. Herria 2004-10-28
Literatur lantegian idatzitako gustu gutxiko ipuin gazgabe hori inongo literatur sariketara bidaltzea debekatzen dizut. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 207. orr.
Parisen lizeoetako poesia sariketaren sari banaketan. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 100. orr.
Donostia Hiria piano sariketa hasiko da bihar. Berria - Kultura 2006-03-23
Elizondon eginen da, lehen aldikotz, Mariano Izeta bertsu sariketa, Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolaturik. Herria 2004-11-25
Sariketa hau azaroaren 26an eginen da, ostiral arats huntako 9.30etan Santxotenan. Herria 2004-11-25
Dantza sariketetan parte hartzen zuen, eta txapelen bat irabazi ere bai. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 30. orr.
Berangon jota sariketea dago eta ez daukat panderojolerik. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 14. orr.
Errenteriako Gabon Abesti Sariketan parte hartzeko izen ematea zabalik dago. Berria - Kultura 2004-11-10
gazteentzako sariketa (3); ipuin sariketa (4); nazioarteko sariketa (3); sariketa antolatu du (3); sariketa eta txapelketa (3); sariketa irabazi (5); sariketa nagusia (3)
bbk sariketako (7); gazteen bbk sariketako (4)
gazteen bbk sariketan (4); sariketan parte hartzeko (3)
bbk sariketaren (7); bbk sariketaren finala (3); hernandorena sariketaren (3)