Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

saridun 1 iz sari bat irabazi duen pertsona.

Ruche jaunak ezin etsi zuen saridunaren historia kontatu gabe. sekulako dirutza emango zitzaion saridunari, baina baldintza batekin: FATen demostrazioa 2007ko irailaren 13a baino lehenago egin beharra zegoen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 427. orr.

DIPC fundazioak sei nobel saridun ekarriko ditu Donostiara.  Berria - Harian   2005-02-11

Urte jakin bateko Nobel saridunak afari batean elkartu dira, saria jaso eta handik urtebetera.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 66. orr.

Problemak eta korapiloak, alabaina, R. jauna -Kimikako Nobel saridun ezaguna- Bartzelonara iritsi zenean hasi ziren.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 177. orr.

Robert M. Solow Ekonomiako Nobel Saridunak. erabakia hartzean zerikusi handia izan zuen Rigoberta Menchu Bakearen Nobel saridunak, herrialdea defenditzeko Atenasen izan baitzen.  Berria - Kirola   2004-08-11

"Gonbidaturik, besteak beste, Portugalgo Kultura Ministroa eta Nobel Saridun Saramago daude.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 23. orr.

Epaimahaiko kide izan dira edo dira, besteak beste, Noam Chomsky hizkuntzalaria eta Pulitzer saridun Susan Faludi feminista.  Berria - Gaiak   2004-09-22

Sariekin jarraituz, aurtengo Donostia saridunak AEBetatik etorriko dira: Willem Dafoe eta Ben Gazzara aktoreak.  Berria - Harian   2005-09-15

Enriquillo Sanchez Ruben Dario poesia sariduna hil da.  Berria - Kultura   2004-07-14

2 izond saria duena.

Arrakastadunari merkatuko zenbaki sariduna egokitzea besterik ez zaio gertatu, egia, baina... "zerbait egingo zian, ezta?".  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 92. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus