Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kriseilu batek seinalatzen zuen aspaldiko harresia eta egoitza bereizten zituen bidexkaren abiapuntua eta, beste batek, etxeko sargia. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 91. orr.
Irunetik Sarriara trenez egin dut bidea, Burgoseko geltokiko sargian ordu bat egon ondoan, gauaren erdi erdian. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 212. orr.
Hain segur sargiako bulegoan lan egiten duten presoen bila dabiltza. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 113. orr.
Kattalinek, pasatzean, sal-mahai gainean dagoen egunkaria hartzen du "garagardo bat aterako didazu” dion bitartean, eta bere ohiko mahaira, ixkinako mahaira doa eta paretari kontra jartzen sargiari begira. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 55. orr.
Sargiaren gaineko aldean, atarri egiten duen pitrailaren gainean irakur daiteke, zurean zizelkaturik "Recht oder unrecht, mein vaterland". Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 73. orr.
Bide handian, herri ttipi batetako eliza sargian horra ongietorririk eztiena eta hunkigarriena: lehen komunioneko haurrak esku-zartaka eta agurka. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 151. orr.
Beste seinale bat denborak aldatzen ari zirela berria jakin zen Kurutze Gorriaren oto batzuk jin zirela kanpaleku sargiara. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 103. orr.