Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
sareztatu2 1 izond sarez hornitua. ik saredun.
Katu-jan piloa eskuan hartu, eta, mantaleko patriketan sartuta, ate sareztatua ireki du. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 104. orr.
2 burdin zareztatu ik saredun 2.
Biak kanpoan zeuden hotzetan, leiho burdin-sareztatu batetik labe orrolari batean botilak egiten ari zen gizon bati begira. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 317. orr.
Eta gero, ibiltokian nintzelarik, inguruetako egoitzetako horma alimalei so, hainbeste leiho burdin sareztaturik, pentsatzen hasi nintzen bat edo bestearen gibeleko zelda horietarik batean euskaldun bat-edo izan zitekeela. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 81. orr.