Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Higatua dago, saretua ia-ia! Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 237. orr.
Baita ohe-atorra arrosa ere, josturako ehuna han-hemenka sareturik zuena, ikuzi beharraren ikuzi beharraz. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 176. orr.
Bere artilezko jaka kedar-kolorea erabiltzen zuen, sakelen aldean saretua eta zipildua. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 10. orr.
Samurragoa zen kotoi saretuaren ukitua. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 217. orr.
Beti garbi-garbi joaten zen, bizarra ongi egina, txukun, baita bere arropa saretuekin ere. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 140. orr.
Ama-alabek jantzi saretu eta adabakituak zerabiltzaten. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 88. orr.
Mozkotea, baldarra, ile-gorria, eskumutur gorriak alkandora mahuka-motz saretu batetik ateratzen zitzaizkiona. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 100. orr.
Berak egiten zuen lixiba; bi atorra saretu besterik ez zuen, eta tentu handiz garbitzen zituen. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 140. orr.
Soineko zaharra ez zaio sekula erreko ez berez higatuko, eta beroki saretuak denbora luzea egingo du komodan gorderik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 72. orr.
Gelaren altzari goibelen eragin beldurgarriagatik zela, eta tapiz ilun eta saretuengatik. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 47. orr.
Haren oinetako zahar urratuei begiratu zien, haren ukondo saretuei, haren esku zikinei. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 68. orr.
Ni arduratzen nintzen [kimu] hura zaintzeaz, inguruko belar txarrak kentzeaz, izotz beltza egiten zuenean zapi saretu batez estaltzeaz. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 30. orr.
Euriaren errezela saretu zenean, hiru anaiek leihotik begiratu zuten. Berria - Kultura 2004-08-15
Teilatu pikoak ikusten zituen, eta hezetasunez blaitutako zeruko errezel saretuen artetik zerura altxatzen ziren tximinia gris eta okertuak. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 32. orr.
Eskuak oraindik ahoa estaltzen zion erdizka, eta hitzak urrunak eta saretuak entzuten ziren, benetan amarenak ez balira bezala. Berria - Kultura 2004-10-23
Geltokian dagoen usain trinkoa saretu nahi duela ematen du. Berria - Kultura 2004-07-29
Palas Ateneak lainoa saretu zuen, eta Ulisesek bere lurraldea ikusi zuen. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 96. orr.
Areteren belaunak besarkatu zituen, eta lainoa saretu egin zen. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 35. orr.
Bizar zuri-luze baina eskas eta saretua. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 42. orr.
Zeharo gautu eta herria argi-saretu denean nabarmenago egin da kanpandorrea. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 85. orr.
Zilarbizia tantatxotan sublimatzea, sodioa kloruro bihurtu eta osatzen dituen taulatxo kristal-saretuetan ezagutzea. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 61. orr.
Zerua ari da saretzen estoreen bestaldean, baina oraindik ez dago nahikoa argi begirada batetik bestera dauden trapezio kordelak ikusteko. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 59. orr.
Argi izpiek zerua saretzen zuten, deblauki. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 87. orr.
Laster zerua saretuko duen argi baten errainuek zipriztinduko gaituztela. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 343. orr.
Bertatik bertarako komunikabideak saretzeko pauso bat gehiago emana da: ON aldizkaria kalean da pasa den ostegunetik. Berria - Euskal Herria 2004-05-30
Neskatxak lanean atxikitzeko, ordea, proxeneta eta madame talde ongi saretua zegoen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 140. orr.
Gau oskarbiak izozte zuri sanoak dakartza, lur azala saretzeko dohaina dutenak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 428. orr.
Lehenago, harrera hobea egiten geniolarik euriari, egun batzuk pasatzen zituen gure artean, errekara eta ibaira baino lehen, lurra ongarrituz eta saretuz... Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 163. orr.
Zain eta zuztar, lurra saretu eta hezedura jasotzeko arte berezia dizu haritzak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 237. orr.
Sarri euria noiz atertuko zain, lurra zopa egindakoa noiz saretuko. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 167. orr.
lainoa saretu (3)