Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sareta (orobat xareta g.er.) 1 iz leihoetako itxitura mugikorra, zurezko zerrendatxoez edo kidekoez osatua dena.

Gizonak errezelak eta saretak egiten zituen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 132. orr.

Hirugarren etxeak sareta horiak zeuzkan aurreko bi leihoetan.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 329. orr.

Ohartu nintzen etxearen aurrealdeko leihoetako sareta guztiak jaitsita zeudela.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 291. orr.

Leihora hurbildu zen, saretak irekitzeko.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 62. orr.

Begietako mina? -Mikschek segituan itxi zituen saretak, eta ilunpe bizian zegoen orain gela.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 63. orr.

Nire burutazioetan sartua, leihoko saretaren zirrikitu artetik lehen eguzki-printzak sumatzen ari nintzenean, logelako atearen kirrinka entzun nuen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 27. orr.

Leihoetan sareta veneziarrak, bazterretan lorontziak eta airean ke zaharra zituen egongela batean.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 15. orr.

Leherketak kalte materialak eragin zituen egoitzan, baita inguruko etxebizitzetako hainbat leiho eta saretetan ere.  Berria - Euskal Herria   2006-03-09

Etxeko leihoan nengoela xareten artetik so eginez, heldugabeko gazte batzuen artean zentzugabe bat zegoela ohartu nintzen.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 36. orr.

2 irud/hed

Bukatzeko aztertuko ditugu zehaztapen saretak: hauek sistemak dira, horien bidez zoramen ezberdinak, psikiatriaren gai diren neurrian, banatzen dira, kontrajartzen, elkarrekin lotzen, multzokatzen, sailkatzen eta bata bestetik eratortzen dira (bereizte sareta hauek XIX. mendean honako hauek izan ziren: arima, hierarkizatutako ahalmen-multzo modura ulertuta,[...]).  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 51. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus