Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
sareratu, sarera(tu), sareratzen 1 du ad sarera eraman, sarean sartu. ik sareetaratu.
Ezin atera ahal arrain sareratu zuten. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 181. orr.
Ehizaki bat sareratzen zuelarik, zenbait egunetan maitalearena egiten ibili ohi zen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 326. orr.
2 sarean -Interneten- jarri.
Orain Egan bezala, Literatur Aldizkarien Gordailua-k Olerti aldizkaria sareratu zuen duela gutxi. Berria - Kultura 2004-03-20
Sareratu dituen ia 200 argazkiak ez dira, hala ere, egin dituen guztiak, ezta hurrik eman ere. Berria - Kultura 2004-02-26
Lekeitioko Zinema eta Bideo Bilerako filmak sareratzen hasi da Nontzeberri webgunea. Berria - Kultura 2004-06-17
'Konkordia bila' 'fikzio-net'-a sareratu du Fito Rodriguezek. Berria - Kultura 2004-03-14