Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
saregile 1 iz sareak egiten dituen langilea. ik saregin.
Han ari zen sareak josten, beste sei saregileren artean jostorratzari eskularruarekin eusten. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 251. orr.
Doinuaz eta algara motaz, Bermeoko saregile horietako bat izan zitekeen. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 161. orr.
Saregile trebea zarela ikusi dut eta... Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 122. orr.
2 (hitz elkartuetan)
Konturatu nintzen saregile beharretik aparte arropak garbitu eta plantxatzen zituela etxean dirua egiteko. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 403. orr.