Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Azaleko uretan bizi diren beste espeziek, berdela eta sardinzarra esate baterako, ez dute halako presiorik pairatzen. Berria - Mundua 2004-10-21
Lurrean, kalez kaleko arrainketariak sardinzar eta arrain txikien otarreak banatzen ari ziren, bat hartuta erosiak baitzituzten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 154. orr.
Zein bere izaera eta gustuen arabera jaten hasi ziren denak, nor kabiarra, nor sardinzar ketuak, nor gazta. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 222. orr.
Han sardinzar ketuen kaxek. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 190. orr.
Olo-ahia zopa-ontzietan, sardinzar keztatua azpiletan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 76. orr.
Bazituen itsas oilar txiki tente horiak, ore geruza lodiegi baten azpian, eta tripaki karratuak, paderaren hondarrean eztiro-eztiro egosten, bai eta sardinzar erreak ere. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 265. orr.
Ez zuen jan kabiarrik, ez xerra mehetan ebakitako sardinzarrik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 125. orr.
Islandiatik sardintzarra ekartzen zuen eta balea-haragi gazitu eta lehorra. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 256. orr.
Kolore distirant haiek guztiak nahasten ziren batzuk besteekin, maskorren haragi tonuak legatzen opaloekin, berdelen nakarrak barbarinen urreekin, sardinzarren urrezko haridun soinekoak izokinen zilar atal handiekin. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 148. orr.
Sardinzar kiratsa zerion barrabasari, arrain gizenen baten sabeletik sortua zela pentsarazteraino. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 182. orr.
Zeru puska zoragarriak, lorezko eskulturak, amets politak sardinzar saltzaile baten eskuetan jartzeko, bai eta markesa bati oparitzeko ere. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 244. orr.
sardinzar ketuak (3)