Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sarde (orobat sarda g.er. eta xarde g.er.) 1 iz gider luzea eta burdinazko bi hortz zorrotz edo gehiago dituen lanabesa, soroan eta ukuiluan lastoa, belarra edo simaurra jasotzeko edo biltzeko erabiltzen dena. ik bihortz; matxarde; bostortz.

Janari-etxean, lastoa ta belar ondua ugari, sabaian; atxur, eskuare, sarde, txardango, golde, periki, besabe, gurdi, gurtesi, orrazi, kabila ta uztarriak lur gainean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 66. orr.

Belar-deskargagailu bat zen; behin zorura ezkero, sardearekin aldameneko biltegira.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 63. orr.

Eskuan dauka sardea, eta garia garbitzera doa: alea mandioan jasoko du; lastoa, ordea, inoiz itzaliko ez den sutan erreko.  Elizen arteko biblia   Mt 3,12

Kako batean zintzilik zegoen sardea hartu nuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 418. orr.

"Zer nahi duk? sarde hau sartzea!", esan nion.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 418. orr.

Goitik behera sartu nion sardea, ni San Migel eta hura Satan, alderik alde, errukirik gabe, hondoraino.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 40. orr.

Sarde bana hartu zuten, hosto pila simaurraren zuloan botatzeko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 289. orr.

Aittitte sardeaz belarra sabaira sartzen ari zen oraindik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 102. orr.

Berak orduan sardearekin mehatxatu ninduen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 408. orr.

Zaindariak begiratzen ez zuela, atsedenaldi txiki bat, zelan heldu ahalik eta gutxien pala, sarde edo aitzurrari.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 148. orr.

Leihora irten, eta gorriz jantzitako gizon bat ikusi zuen, deabru bat iduri, sarde eta guzti.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 78. orr.

Sardearen hortz zorrotzek belarrean sartzean egiten zuten brazzz hotsa ere entzuten zuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 299. orr.

Azeituna iltzatuta zegoen lurrari, sardearen ziriak sator lurretan ondo sakon.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 40. orr.

Nibs haien aurrean, zain, belarretarako sardea eskuetan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 361. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

-Begira ezak -esan zuen Claudek, azken sarde kolpea ematen zuela-, aza zurtoin hori ezagutzen diat.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 289. orr.

Azpiak egiteko pala lana, eta asketako sarde lanak amaitu ondoren, Eligio, bere jokoko tokia hartu ordez, lasto pila batean etzatera joan zen.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 158. orr.

· Baserri askotan, sarde-koilarak urki-zurez egin ohi zituzten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 497. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Garo-pilak eta garo-metatxoak egin, garo-sardeaz lagunduta.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 347. orr.

4 irud/hed

Apropos goratu zuen soinekoa izterrean gora, zangoen sarderaino kasik.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 60. orr.

5 (tiragomarena)

Txominek tiragoma patrikatik atera, sardea gidatu, gomak luzatu, disparatu... eta harriak bekokian jo zuen nagusia.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 103. orr.

6 sardexka.

Asko gustatzen zait erretilu bat, eta labana txikia, sardea, koilara eta paperezko aho-zapia hartu, eta erakusmahaian nahi dudan janaria aukeratzea.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 65. orr.

Mahai zapiari begiratzen zion, eta dudazko mugimenduak egiten zituen labana eta sardearekin.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 88. orr.

Emakume oreztadunak entsalada zerbitzatu die plastikozko koilara eta sarde oso handiekin.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 16. orr.

Esan gabe doa nazka ematen ziola ni sardina lata irekitzen ikuste hutsak ere, eta zer esanik ez, platerik ez zikintzearren, latan bertan sardea sakatuz ogitan bustitzeko orea -neuri ere begietara oso atsegina ez zaidan kolore susmagarrikoa- egiteak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 368. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus