Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bederatzi orenak inguruan, erantzun hura hartzeko gogoak neure etxean berariaz sar-jalgi bat eginarazi zidan, baina ez nuen fitsik kausitu. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 461. orr.
Behi handi hau beti gostuan, ase eta lo, beti azkenik sar-jalgietan, nahiago du egon etxe ondoko pentzeetan, mendirat joan gabe; aldia egina du, helduden urtean salgai izanen da. Herria 2003-04-03
Nafarrak nahiko zuen bai, baina Xabier bere aldetik ez zen presatu, funtsean Espainian gaindi iragaitean, Lisboako bidean ez baldin bazuen arterik hartu bere Xabierko sortetxean sar-jalgi baten egiteko, ez da hain handi izan behar, ez bazen ere Coimbrara aldaratu irakasle ahaide urrunaren agurtzeko. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 20. orr.
Nola etxe horretan hezia izan baita, eta batzuetan han sar-jalgi bat egiteko ohitura baitu, ohi bezala abegi egin zioten. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 469. orr.