Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sar-atera (12 agerraldi, 7 liburu eta artikulu 1ean; orobat sarratera g.er.) 1 iz sartu-atera.

Paco sei urterekin etxetik fuineta (eskapo) egiten hasi zen, auzoko sukaldeetan sar-aterak egiten zituen, joaten zen Mosenen beraren etxera.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 218. orr.

Gero gazte ainitzentzat bezala elizako sarraterak bakandu ziren, urtean ehorzketa bat nunbait, Eguberriko meza noiztenka...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 85. orr.

Henrikeren armagizonek ezpatak herdoiltzera ez utzi nahi eta sar-atera azkarretan neurtu zituzten etsaiaren indarrak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 69. orr.

Iduri likek hiltzaileak ardura berezia hartu zuela bere sar-ateren lorratzik ez uzten. Inondik sar-aterarik ez zuen txara baten bazterrean ikusirik bere burua, biriketako arnasa faltaz itotako ahots eten ilaun batez hitz egin zuen Norak: [...].  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 224. orr.

Heriok gorputz batean sar-atera egiten duenean litekeena duk kolpatua bere onera ekartzea.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 137. orr.

2 (adizlagun gisa)

Merkatuko ateetariko batean ginen, sar-atera zebilen jendearendako traban.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 298. orr.

3 sar-ateraka adlag sartu-ateraka.

Gure gibeleko etxeak argiak piztuak ditu, hogei bat urteko ikasleak sar-ateraka ari dira gelditu gabe.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 149. orr.

4 sar-ateran (orobat sar-aterean) adlag sartu-ateran, sar-ateraka.

Bertzerik ezinean, lau hilabete horietan Josuren ganberan sar-aterean ikusitako aurpegi ugarietariko bati lotzera saiatu nintzen hitz bakarreko boza.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 33. orr.

Pare-paretik iragan behar izaten dute sar-ateran ibiltzen diren guztiek.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 195. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus