Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
sapatsu1 izond sapa handikoa. ik sargoritsu.
Badaki sapatsu eta sargori jartzen ere, eta orduan kontuak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 191. orr.
Elektrizitate gidatxo bihurtzen dira giro pixu eta sapatsuan, bai zuhaitzak, dorre altuzkoak, oletako tximini eta beste altuerako eraikinak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 244. orr.
Egun luze hauetako eguzki ordu nasaien bero sapatsuen artean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 258. orr.
Egun pare bat, ez askoz gehiago, bero samar, erre edo sapatsu, bota dituela... Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 399. orr.