Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lehenbizikoa, udaberriko sapa gora datorkionean: hostoa ernetzen hasten deneko amaitzen da aldarte hau. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 497. orr.
Landareak berak ere sofritu egiten baitu: izerdi betean badabil, sapa eta barruko lurruna goraka duela, nola ebakiko diozu bada, bere punttetako muttur bigunena? Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 486. orr.
Bere izerdi eta sapa bizigarria da oso: irakiten duenez gero, urki-ardoa eta urki-garagardoa prestatzen dituzte lurralde iparraldeko hotz haietan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 497. orr.
Ilbeherak desintoxikatu egiten digu gorputza, garbitzearen aldera jotzen du, barruko sapak mugitu, ureztatu eta izerdiarazi, sapa-izerdiak mugiarazi eta atera, garbiketa behartuz; Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 407. orr.