Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
584 lasterkari (292 pare) dira Bidarraitik abiatu goizeko 8etan, aroa guziz alde zutelarik eta aurten (ez jazko sapa zar hura!). Herria 2005-06-30
Arratsalde apalean, karrikak airosten ziren ipar haizearen edo itsas haizearen menturan, baina gauaz egunaz bezalako sapa zen, eta ez zen soleitze handirik. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 197. orr.
Sargori latza, sapa, lanberoa, nik dakita nola esan? Txillardegi «Putzu», 1999 - 238. orr.
Alpeetatik jaisten den udako haize beroak eragindako sapak, bat-batean badator behintzat, pertsonarik zuhurrena erotzerainoko dilatazioa eragin omen dezake neguko haize hotzak uzkurtutako burmuinetan. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 11. orr.
Nafarroan, berriz, beroa sapa izango dela adierazi dute. Berria - Euskal Herria 2004-07-23
Sapa sartua baitzait izaki osoan akidurak bidea doblatzen dit, bereziki errepide gogorraren gatik. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 227. orr.
Egun osoan gorputzak irentsi duen beroan murgildua naiz, Navarrete bera, sapak zapaturik, doi-doia higitzen hasia denean. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 76. orr.
Ez da ezer entzuten, kirol zelaiko oihu urrun bakan batzuk baino ez, arratsaldeko sapan. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 32. orr.
Alpeetatik jaisten den udako haize beroak eragindako sapak [...] pertsonarik zuhurrena erotzerainoko dilatazioa eragin omen dezake neguko haize hotzak uzkurtutako burmuinetan. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 11. orr.
Martxoko sapa bero ustel horretan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 108. orr.
Egun osoa etxean ematen dugu, kanpoko sapa beroari ihesi. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 98. orr.
Alpeetatik dator neguko haize hotza, Alpeetatik udako sapa beroa. Berria - Kultura 2004-07-29
Beharrik ez zuten bezperako bero asto hura, nahiz zonbeitzuk aski lan izan duten aintzina jarraikitzen, hain zen tokika sapa haundia. Herria 2001-07-05
Gauaz ere bero, sapa tzar pisu bat! Herria 2003-08-14
Sapa jasanezina zen eta denak izerdi putzutan zeuden. Berria - Kultura 2004-08-03
Sapa malapartatu hark izotz-kozkorrez freskatutako bainua hartzera gonbidatzen zuen bezala, egunean bi alkandora janztera behartzen zuen Justo Badiola. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 9. orr.
Berriro sapa urdin hura itsasoaren gainean. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 239. orr.
Soldadu-patruilak dabiltza nonahi; agerikoa da bertakoen urduritasuna; aire sapak berak ere arriskua du albiste. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 28. orr.
Sekula ahaztuko ez dudan gauza bat gertatu zen arratsalde sapa haietako batean. Aitor Arana «Onan», 2000 - 113. orr.
Izerdi sapa batek hartu dit gorputza. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 154. orr.
Eta, hori dela bide, Labartzan sentituko nuen sargori sapa itsaskorraren aztarnarik ez. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 10. orr.
Hemen gehixago senditu ditake aro sapa horren eragina. Herria 2005-05-05
Oroitzen dut sapa-egun hura. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 218. orr.
Alpeetatik dator neguko haize hotza, Alpeetatik udako bero sapa. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 9. orr.
Bero sapa baino ez, labe bat irekitzerakoan bezalakoxea, aire irakinezko bafada. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 28. orr.
Bero-sapak paisaiari ematen dion isiltasun berezi horretan isolaturik, gora iritsi dira. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 85. orr.
Sant'Orso barruko freskura eskergarriaren ondoren, erreago egin dit eraso kaleko bero sapak. Berria - Kultura 2004-07-30
Behar den bezalako aroarekin, ez euririk, ez bero saparik. Herria 2005-05-12
Hogeita hamabost graduko bero sapa itogarria, hezetasunez eta argi itsugarriz erasoka. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 260. orr.
Bero sapa egiten du. Pako Aristi «Note book», 2005 - 112. orr.
Bero sapa genuen goiztiritik. Txillardegi «Putzu», 1999 - 137. orr.
Bero sapa itogarria egiten zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 237. orr.
Ez da zuhaitz-koxkor hau lurralde nordikoetarako egokiena: mediterraneo aldetik oparoago dabilke, gusturago beti eguzki printzetan eta bero sapa emankorretan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 349. orr.
1911n, bero sapa handia egiten zuen uda aurreko egun erre batez, Emilio Salgarik bere buruaz beste egin zuen. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 12. orr.
Arratsaldean, bero sapako orduak igaro ondoren, patioan eseri eta etxekoekin hizketan aritzen zen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 205. orr.
Urkiaren izerdi-sapa edaten zuten, batez ere udaberrian, osasun garbi fina mantentzeko. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 498. orr.
Hasperenka eta izerdi sapetan jaikitzen nintzen goiz urratu horietan. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 142. orr.
Izerdi sapa batek hartu dit gorputza. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 154. orr.
Zaldi-irrintzia iruditurik, sapa-belarrak ateratzeari utzi, eta burua jaso nuen. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 12. orr.
bero sapa (41); bero sapa handia (3); bero sapa itogarria (3); sapa egiten (4); sapa egiten du (3); sapa handia (3)
bero sapak (9)
bero saparen (4)