Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

santutegi1 1 iz santu entzutetsu baten irudia edo erlikia gurtzen den eraikina.

Garai hartan, Asisko gotzaina Gargano mendiko San Mikel santutegira erromes joana zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 832. orr.

Santa Maria santutegia hetsia zen baina eraikinaren urrezko handitasunak harritu ninduen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 68. orr.

Arantzazuko Santutegiko teilatu izkina batean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 116. orr.

Gerra zibilaren beldurra berriz piztu da Iraken, Samarrako Al Askari santutegi xiitaren aurkako erasoaren ondorioz.  Berria - Harian   2006-02-26

Zenbaitetan, santutegiari erantsitako arkupe eta zutabe galeria batek inguratzen du kanpandorre basa.  Berria - Kultura   2004-12-26

Loiolara iritsi, eta santutegian bertan antolatuta zegoen kuartelera joan ginen lehenbizi.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 113. orr.

San Juan de Ortega, santutegiak, aterpeak eta ostatuak osatzen dute.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 105. orr.

Santutegiko horma euriak garbituen aurrean.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 108. orr.

V. mendean lortu zuen ospe handiena santutegiak.  Berria - Kirola   2004-08-10

Xiiten santutegi garrantzitsuenetariko bat suntsitu dute ekintzaile batzuek Samarra hirian.  Berria - Mundua   2006-02-23

Defentsako lanetan harresi, dorre eta ateen kalkulua sartzen dira [...]; erlijiokoetan jainko hilezkorren santutegiak eta tenpluak sartzen dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 590. orr.

Eleusisen Zeres eta Proserpinarenaren santutegia eraiki zuen Iktinok estilo doriarrean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3190. orr.

Mezkita edo santutegietan berdin, jaunaren lurra denez, ortutsik sartu beharra dauka, haren esanera datorrela adierazteko.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 96. orr.

2 Juduen tabernakuluaren aurrealdea.

Tenplu barne-barneko toki hura, santutegia, Jaunaren itun-kutxa ezartzeko antolatu zuen Salomonek.  Elizen arteko biblia   1 Erg 6,19

Apaizek bere tokian ezarri zuten Jaunaren itun-kutxa, tenpluko santutegian, hau da, toki santu-santuan, hegadun izakien hegalpean.  Elizen arteko biblia   Jr 3,16

Santutegia hamar metro zen luze, hamar metro zabal eta metro bat gora, eta urre garbiz jantzi zuen Salomonek.  Elizen arteko biblia   1 Erg 6,20

Santutegian sartzeko jantziriko lihozko tunika erantzi eta bertan utziko du.  Elizen arteko biblia   Lb 16,23

Santutegiaren aurrez aurre zegoen aldarea, berriz, zedroz jantzi zuen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 6,20

santutegiak dituen diru-sarreretatik urtero kentzen diren zilarrezko bost mila txanponak bertan diharduten apaizentzat uzten ditut.  Elizen arteko biblia   1 M 10,42

Zakarias bakarrik sartu zen santutegian, herria kanpoan zegoen bitartean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 115. orr.

Baina santutegia inor gabe, aldarea profanatua, ateak erreak eta gelak deseginak zeudela, atarietan sasiak, edozein baso edo menditan bezala, erne zirela ikustean, [...].  Elizen arteko biblia   1 M 4,38

Nire santutegiko liturgi zerbitzua bera ere atzerritarren esku utzi duzue.  Elizen arteko biblia   Ez 44,8

3 irud/hed

Kontua da, azaldu dugunez, Jainkoak bere argiaz eta distiraz nabarmendu eta nobletu duen leku orori, hala nola bere santutegi edo zeruari, tronua deritzola.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 54. orr.

Ziur jakin beharra edukitzen du bere kolkoan, egia absolutu bat badagoela, eta leku seguru batean dagoela gordeta, fidelek eta berak badakiten lekuan, infidelak beti haren mehatxu barbaroa izaten diren santutegian.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 134. orr.

Gandhiren "arima-indarra" askatu zuen gertaera espirituala topaketa bat izan zen, arimaren santutegian zertua, hinduismoaren espirituaren eta kristau-berrionaren espirituaren arteko topaketa, eta Adiskideen Elkartearen bizitzan gorpuztua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 260. orr.

Kontenplaziorako kripta bat da, zaratarik gabeko santutegi bat arimak azkenean bake apur bat aurki ahal izan dezan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 24. orr.

Herri zibilizatu guztietan nabarmen da, legeen santutegiaren aldamenean eta legegilearen zaintzapean, halako goiburu, ebatzi eta doktrinaren gordailua, egunero eraberritzen dena.  Berria - Euskal Herria   2006-04-01

Jakituriaren distirak joko zaitu, bere barne egoitzatik eta egiaren santutegi sakonetik abiatuta.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 142. orr.

Minessotakoak gitarra elektrikoa hartu eta rock talde batekin Newporteko folk santutegian azaldu zenean, Seeger emanaldia boikotatzen saiatu zen.  Berria - Kultura   2006-04-20

Hori ote zen munduko jakintzaren santutegia?  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 15. orr.

-Frantziara joan, ostren santutegira hain justu, Arcachonera.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 280. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus