Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
santugin iz santuen irudiak egiten dituen eskulangilea.
Felipe Arrese Beitia (Otxandio, 1841-1906) arotza zen ogibidez, irudigile edo santugina. Berria - Kultura 2006-01-15
Santu-irudi askoren egilea zelako esaten zioten santugina. Berria - Kultura 2006-01-15
Ama Euskarari bere negar-erostak zuzentzea Otxandioko santuginak asmatu bazuen, ama-semeak elkarrizketan jartzea Hernaniko harginari bururatu zitzaion. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 101. orr.