Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ikusiz nagusia, bekoz beko, zein sanoki mintzatzen zitzaidan, barkatu bezala nion bere jendetasun eskasa. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 135. orr.
Kasik erran nezake ez dela hori mundu honi sanoki behatzen dion norbaiten urratsa! Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 85. orr.
Nire autoktono papera planttan eta sanoki bete nuen, isilik geratuz. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 72. orr.
Geroztik, hiru-lau hilabetetarik edo, elkar ikusten genuen, elkarren berri on eta txarrak sanoki erabiliz. Holako filma batek badu bere balioa erakusten duelakotz nola jokatzen diren gure politikariak, ez beti sanoki. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 121. orr.
Nork negoziatuko du sanoki, jakinez hiltzaileen itzuleraren mehatxua dagoela? Berria - Euskal Herria 2006-04-01
Arras sanoki eta adiskideki hartu eta artatu baigituzte beti hainbeste urtez. Herria 2001-11-01
Hobe dute hola segitzea sanoki ta adixkidantzan. Herria 2005-09-08
Nahi dute ere erakutsi mintzaira guttituetan, beste edozointan bezala, mundu guziko berriak hedatzen ahal direla goxoan eta sanoki... Herria 2001-05-10
Liburu aberatsa, lañoki eta sanoki idatzia! Herria 2004-10-28
Nornahirekin aritzen naiz gogotik solasean, baina sanoki eta lañoki aritzekotan. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 12. orr.
Lañoki eta sanoki, urratsa urratsaren ondotik, ez tarrapataka. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 89. orr.
Raveliades sailaren konduko kontzertuak arras poliki iragan dira eta biziki sanoki. Herria 2004-08-12
Ekitaldi horrekin erakutsi nahi da kantinetan ere posible dela sanoki jatea, bakotxaren osagarriaren errespetuan. Herria 2004-10-14
Laborariek berek ekoizten dute, «sanoki, naturaren legeak errespetatuz eta industria moldeei bizkarra emanez». Berria - Ekonomia 2004-08-14
iragan da sanoki (3); lañ oki (3); oki eta sanoki (8); sanoki eta lañ