Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
sanmigel (orobat San Migel eta sanmiel) iz pl San Migel jaiak; San Migel inguruko egunak.
Sanmigel bestak ospatuko dira asko herritan, hala nola Igantzin eta Urrotzen, irailaren 28an hasirik urriaren 2raino. Herria 2005-09-29
San Migel inguruko sasoi honetako fruituak ere aipatzen dira beste esakune zahar batzuetan: San Migeletan okaranak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 378. orr.
2000. urteko sanmieletako bezperak Urriko edo sanmigeletako ilberria. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 378. orr.
Hauetako egun aparta, eroa, suertatu zitzaigun sanmieletakoa. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 376. orr.