Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beste batean Oriora deitu zioten San Martinetan. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 40. orr.
Eskerrak sanmartinez gizenduta zuketen txerria hazitzeko lain izaten zenik baserri inguruan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 222. orr.
Huna Miarritzeko bestetan ere sartu dela Pilota Plazaberrin San Martinetako. Herria 2004-11-18
Ez dira udak, "sanmartinetako uda txikiak" baizik, udazkena mozorrotu eta negua iragartzen dutenak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 12. orr.
San Martinetako hego haizeak etxeetako ate eta leihoak pil-pil jotzen zituenean. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 35. orr.
Ze demontre, esan egingo dio Angel Mariri, sanmartinetarako buzkantza ederrak jateko era egin dezala. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 84. orr.