Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
sanjose (orobat San Jose) 1 iz pl San Jose jaiak; San Jose inguruko egunak.
Uzkudunen idiek osatu dute Bakioko Sanjosetako podiuma. Berria - Kirola 2004-03-24
Badakit negu hartan elurretik izan genuela, San Josetan ere bai. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 107. orr.
Eta negu luzearen sonak ematen dituen beste hau: Kandelarioz elurra noraino, San Josetan haraino. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 52. orr.
2 sanjose-lore Primula generoko belar landare hosto-zabala, lore horiak ematen dituena. ik primula.
Hasieran zuten lumajea sanjose loreena bezala galtzen zen, gero lumaje azkarragoa haziko zitzaielako. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 275. orr.