Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kontrol sanitarioa izango du eta medikuek gomendatuta hartu ahal izango da soilik. Berria - Harian 2005-04-17
Sagarnoaren ateratzea beste ofizio bat da, horretarako formakuntza beharrezkoa da bio kimikan, baitira ere araudi sanitario biziki zorrotzak. Herria 2005-05-19
Lan egin behar dugu haurdunaldia egoera sanitario egokienetan eten dadin. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 111. orr.
Hilerri guztiek bete behar dituzten baldintzak zehaztu ditu, hala nola ingurumenean eta osasun publikoan arriskurik ez izateko baldintza higieniko eta sanitarioak betetzen dituela. Berria - Harian 2005-02-23
Beraz, tarte luze baterako eskarmentua bermatu beharko dute gehigarri ekoizleek, populazioaren egoera higieniko-sanitarioa zaintzeko, elikagai jakin bat kalera aitzinetik. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 46. orr.
Plan Sozio-sanitarioa tresna garrantzitsua izango da. Berria - Harian 2005-12-24
Zain zeuden sanitarioek eta guardia zibilek berehala sarrarazi omen zuten anbulantzian. «Kuskue tanden», 2004 - 221. orr.
Egun hartan bonbardaketa jasan zuen Bartzelonak, eta hartan lanpetuta zeuden sanitarioak. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 66. orr.
Arrisku gehien dutenak sanitarioak dira, gizarte zerbitzuetan lan egiten dutenak, jendearen aurrean lan egiten dutenak komertzio txikietan adibidez, irakaskuntzan dihardutenak. Berria - Ekonomia 2004-06-02
Enpresek soldata igoera esanguratsuak soilik gidari eta sanitarioentzat eskaini dituzte. Berria - Ekonomia 2004-12-22