Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
sandinismo iz Nikaraguako higikunde iraultzailea, C. A. Sandino gerrillariaren ideietan oinarritua.
Esaten dute alderdi barruan bi adar daudela: danielistak eta 70eko hamarkadako sandinismoa berreskuratu nahi dutenak. Berria - Mundua 2004-07-17
70eko hamarkadako gerrako urte gordinetan hedatutako sandinismoan sinesten du herriak, klase, erlijio edo lotura politikoak bereizten ez dituen ongizate gizartean. Berria - Mundua 2004-07-17
Sandinismoa boteretik bota zutenean Euskal Herrira itzuliko nintzen esperantzan idatzi zidaten etxetik. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 76. orr.
Hierarkia horrek funtsezko rola jokatu zuen hauteskunde garaietan, sandinismoaren aurkako oposizioaren alde. Berria - Mundua 2004-07-17