Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
sandia1 iz angurria.
Berak bezala, andre haiek bere herrian jaten zuten zerbait bilatzen zuten: mohama, txilarra, erromeroa, albahaka, sandia, olibak... Jon Maia «Riomundo», 2005 - 163. orr.
Maleta parrillan ipiniko duzu, poltsa, oilo, sandien artean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 121. orr.
Egun batean, bi sandia zeramala aitarekin etxaldera zihoala, mutiko bati begira gelditu zen. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 71. orr.
Mahatsa eta sandia eskaini ditu Danielak. Berria - Harian 2005-08-17
Amak ogia jartzen zigun eskolarako txistorrarekin, edo piku, sandia edo menbrilo gozoarekin. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 64. orr.