Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
sancta sanctorum (orobat sancta santorum) 1 iz Jerusalemgo tenpluko gune sakratuena.
Sancta-sanctorumean sartu ohi zen, berekin hartuz txekor baten odola, ikatz piztuekin batean. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 115. orr.
2 irud/hed
Orain arte gobernuek bizitza pribatuaren sancta sanctorum horretan sartzeko gehienez ere egin dutena ezohiko familia handien gurasoentzat sari negatibo edo positiboak ezartzea izan da. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 393. orr.
Egile eta itzultzaile saiatu batzuk sancta sanctorum, olinpotxo eta parnasotxo guztietatik at dauden artean,[...]. Berria - Kultura 2004-02-07