Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tristeziarik gabeko sanba bat mozkortzen ez duen ardoa da. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 136. orr.
Zatoz, Cumparsita, sanba bat dantzatuko dugu eta. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 114. orr.
Bat-batean etzanda jartzen dira, elkar besarkatzen dute eta, hitzik esan gabe, sanba dantzatzen hasten dira elkarrekin, sarritan gertatzen dira horrelakoak. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 130. orr.
Zu zeu samba entzuten hazi zinen. Berria - Kultura 2004-05-07
Iparraldeko kanten leloak datozkigu beti burura, eta Aleijadinho eskultore barrokoa, eta sanba eskolak, futbola, inauteria eta São Pauloko makarroiak. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 98. orr.
Aita samba konpositorea zen, eta etxean beti egoten ziren musikariak; Baden Powell eta beste hainbat. Berria - Kultura 2004-05-07
Oskar Lasak samba erritmoko neurketa luzeak gustuko ditu, bi edo hiru orduko etenik gabeko piloteoak, hobeago. Berria - Kirola 2004-03-16