Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pasillora joan naiz, zapatak eskuan eta oin puntetan noa zaratarik ez egiteko, eta sanatorioaren aurrealdeko logela batera sartu naiz. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 61. orr.
Maryren aitak berdin segitzen du; dena dela gelak lortu ditugu Sanatorio moduko batean, Gulfporten, Gorriarengana jaitsi naiz, sanatorioko ordu garden eta mantso, luze eta hutsetara. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 13. orr.
Ricardo, gaztetan krisialdi bat izan eta sanatorio psikiatrikotik pasatu zena, eta orain artikulu bat argitaratu berri duena sendagileek gizartean duten botereaz. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 14. orr.
Mugaz bestaldeko udaleku batean zeuden haurrak 1937ko abuztuan Gorlizko sanatorio-ospitalera herriratu zituztenean faxistek euren garaipen moduan ospatu zuten gertaera. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 25. orr.