Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

San Joan (orobat sanjoan, sanjuan eta San Juan g.er.) 1 iz San Joan eguna.

San Joan goizean goiz jokatu behar diren ohiturak dira, bezperako sutzarraren errautsetatik ke poxi bat airera doan bitartean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 254. orr.

Udako San Joan inguruko solstizioatik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 303. orr.

Lotia denari, sanjoan loa duela esan ohi zaio.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 255. orr.

2

Hein handi batean, San Juan jaietan izan zuen sorrera, 80ko hamarkadaren hasieran.  Berria - Kirola   2006-02-23

San Joan festetan emanaldiak eskaini zituzten diskoan parte hartu duten talde guztiek, eta uda ondoren ere segida izango dute zuzeneko saioek.  Berria - Kultura   2004-07-14

3 San Joan bezpera

San Juan bezpera hartan suak egin genituen.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 128. orr.

Azken urteotako San Joan bezpera guztietan bezala, jatetxe txinatarrean elkartu gara. San Joan bezperan, ilunabarrean, mendi kaxko horretara zihoazen gizaseme guztiak, adineko eta gazte. San Joan bezpera gauean heldu ziren hondartzara.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 105. orr.

Mirariak gertatu ziren ibaiaren ertzean San Joan bezperako iluntze hartan.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 154. orr.

Ez zen futbola San Joan bezperatako jolas bakarra.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 42. orr.

4 San Joan egun

Ez badakizu ere, gaur San Juan eguna da.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 28. orr.

Hala berean, San Joan eguna zen moroen arteko festegunik handiena.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 70. orr.

Eskuetan dudan ohol hau eta azpikoa San Joan egun batez lapurtu genituen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 120. orr.

Ohi bezala, 1948ko San Juan egun hartan ere Gail Halvorsen hegazkin-gidari estatubatuarrak, bere DC-3a hartu, eta hainbat aldiz zeharkatu zuen Berlin suntsitu, garaitu, gosetuaren zerua.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 72. orr.

San Joan eguna pasatuta ere, txondorraren sabelean suak iraungo zuela esaten zuten batzuek.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 129. orr.

San Joan egunez, herri osoa lizar-arbaztaz egindako koroak alderdi eta baxter orotan kokatzen ibili ohi da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 76. orr.

Kronika hau argitaratzen denean, aldiz, San Joan Egunaren bezpera izango da.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 140. orr.

5 San Joan gau

Beraz, aurtengo San Joan gauean ere, une batez, harriak ogi eta urak ardo bihurtuko dira.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 70. orr.

Katalunian San Joan gaua beharbada gurean baino garrantzitsuagoa baita.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 158. orr.

Guk sanjoan gauez bezala, zeltiarrek apirilaren 30 gauean, egundoko sutzarrak pizten zituzten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 181. orr.

XVI. mendean, dozena bat katu bizirik erretzen zuten sutan Parisen San Joan gauean, hiritarren pozkarioa festa honetan guztizkoa izan zedin  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 57. orr.

6 San Joan su pl

Biztanleek erre zituzten, eta, dena esan behar denez, sute horiek San Juan suen pareko izan ziren.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 128. orr.

Guk ere badugu San Joan sutara zer jaurti.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 140. orr.

Leitzara etorri berri hartan, hura poza gurea, herri inguruko bazterretatik Sanjoan sutarako epuruketan. plazako bazterretan, haizeak harroturik, sanjoan suko piltzar errausturen bat, garbitzaileen erratzei temoso ihes egindakoa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 274. orr.

Nafarroako herri eta auzo askotan, sanjoan suarekin guztiz lotua ageri da sarna.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 254. orr.

San Joan suak utzitako hautsak botere sendagarriak zituen.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 146. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus