Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Denda baten paretan axuriaren samurtasuna goraipatzen zuen iragarki bat irakurri nuen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 210. orr.
Bularreko haur baten samurtasunaren gisako bat. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 41. orr.
Larruazalaren kontaktua behar dugu, haren berotasuna, ezpainen berotasuna, eskuen samurtasuna. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 146. orr.
Gure gorputz osoak parte hartzen du esperientzia sexualean: hormonek, burmuinak, hipotalamoak, larruazalak, hatz mamien samurtasunak, ezpainen sentsualitateak, mihi heze eta jostariak [...]. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 228. orr.
Esku dotorea zen, eta haren atzamar leunek aldi berean indarra eta samurtasuna erakusten zuten. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 246. orr.
Doriarraren izaera zuhurra eta korintoarraren samurtasuna nahastuz ederki lortzen baita haien izateko moduari dagokiona. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 550. orr.
Taniak bere samurtasun bereziarekin besarkatu ninduen. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 229. orr.
Emakumeekin batere harremanik izan ez duen gizonaren samurtasun traketsaz. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 143. orr.
Samurtasuna hitz ederra da, esanahi sakonekoa, eta beti maitasunari eta txerari lotua. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 159. orr.
Samurtasuna eta pasioa ez dira kontrakoak, elkarren osagarriak baizik. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 160. orr.
Andrésen jolasari segitu nahi izan diozulako samurtasuna sentitu duzu zure barrenean. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 104. orr.
Baten samurtasuna ederresten zuen, bestearen indar basatia. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 93. orr.
Aspalditik baitzerabiltzan gogoan bere nagusiaren samurtasuna lapurtzen zion arrotzaren kontrako mendeku asmorik beltzenak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 67. orr.
Hura ikustera joaten zara, maitale baten samurtasunaz. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 196. orr.
Begirada samurtasunez bete zitzaion, zorioneko zerbaitek txunditu edo gauza bitxiren bat aurkitu balu bezala. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 78. orr.
-Prefektua delako -esan zien amak samurtasunez-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 90. orr.
Annyk irribarre egin dit bat-batean, hain samurtasun agerikoaz non malkoak etorri baitzaizkit begietara. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 226. orr.
Taniak bere samurtasun bereziarekin besarkatu ninduen. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 229. orr.
Samurtasun eta gupida miragarriz makurtzen zen gorputzeko edozein minez atsekabetuta zeudenengana. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 788. orr.
Ez nuen ezagutuko bihotzean igotzen ari zaidan samurtasun eder horren berri. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 141. orr.
Landarekiko samurtasun handia gordetzen zuen bihotzean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 291. orr.
Etxetik urrun, aita samurtasun abstraktu baten ziurtasuna izan zen niretzat. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 61. orr.
Ahizparen ondoan etzan da kolpean, samurtasun histerikoz. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 112. orr.
Ebek apurtzen ez den benetako samurtasuna eman zidan. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 44. orr.
Nonbait, bihotzeko samurtasun guztia husteko gogoa zuen. susmatu ezineko samurtasun batez jaso zuen jaioberria. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 61. orr.
Hireganako samurtasun halako bat sentitzen diat Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 56. orr.
Marta odol hotzeko eta kalkulatzaile haren barruan bazela samurtasun puska bat, denbora asko baino lehen [...] azaleratuko zena. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 19. orr.
Ama gazteak ez zuen inoiz horrelako amodio eta samurtasun oparirik erdietsi. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 186. orr.
Ez samurtasun keinurik. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 185. orr.
Lepic jaunak, samurtasun erakustaldien etsai, zirikatuz baino ez du azaldu semea berriz ikustearen poza. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 92. orr.
Maitasun eta samurtasun beharra dauka. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 203. orr.
Halako seme samurtasun bat sentitzen dut harenganako. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 41. orr.
Hegoalderantz abiatzen dira, han ongietorria egiteko bihotz-samurtasunik balitz bezala. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 91. orr.
samurtasuna eta maitasuna (3); samurtasuna eta pasioa (4)
samurtasunez betea (3); samurtasunez beteak (3)