Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Frantxua beha zegokion samurkiro, aspaldian egia aitortu bailion ez zuela gaurkoan horrelako krisiari jasanen pentsuz harilkatzen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 66. orr.
Eta irudia samurkiro eta errukiz mintzatu zitzaion: "Frantzisko, ez al duzu ikusten nire etxea erortzen ari dela? Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 500. orr.
Erizain oso polit baten besoetan azaltzen nintzen, gelako kristalaren beste aldean nire aita gazte samurkiro hunkituaren irudia, bere umeari irribarre eginez, gain-inpresioan bezala ageri zela. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 47. orr.
Familiaren, ahaideen eta adiskideen negar hipakoak aditu ziren, kanpotik sartzen zen haize arinak hilkutxaren gaineko ikurrinaren kantoiak altxatzen zituela, samurkiro. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 63. orr.