Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

samur 1 izond gogortasunik ez duena, biguna.

Amonak leuna zuen ahotsa eta samurrak zituen besoak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 271. orr.

Zahartzaro onean eta umotuan helduko zaik heriotza eta beren esku samur leunekin itxiko dizkiate begiak hire ilobatxoek.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 175. orr.

Lehengo gorputz-adar zurrunak bigun-bigun eta moldakor bihurtu dira, batera eta bestera mugi daitezkeela, haurtxo samur batenak bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 175. orr.

Goiok haren ezpain samurrak sentitu zituen ezpainetan. Mihi samur, epel eta hezeak klitoria maitasunez laztantzen eta miazkatzen duenean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 254. orr.

2 irud/hed

Ea zein haizek bilakatuko duen arantza tortoa lore eder eta samur.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 13. orr.

Zuk, nire kidekoak, nire adiskide samur eta minak, zuk nauzu mesprezatzen.  Elizen arteko biblia   Sal 55,14

Eme helduek eme samur heldugabeak limurtzen dituzte.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 71. orr.

Jaiotzerakoan, amak bere bular samurra eskaintzen dio haurrari.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 176. orr.

Malko samurretan lasaitzen zitzaion gogoa, eta bi eskuak nobela gainean utzirik geratzen zen luzaroan, gaua erori eta beheko suaren azken txinpartak ahitu ondoren ere.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 194. orr.

«Gizon samurra eta bihotz onekoa» iritzi zion Laura Bushek George Bushi.  Berria - Mundua   2004-09-02

Zu, emazte txit zintzo, maitale txit samur hori, ez zinen unetxo batez ere harengandik aldendu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 917. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Pasatu dituenak pasatu arren, txoil aguregazte jatorra zela eta dela, berean buru-gogor bezain ingurukoekiko bihotz-samur.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 10. orr.

Ez dut gogoan noiz hasi nintzen emakume azal-zakar eta barne-samur horri ama erraten.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 91. orr.

4 gogorkeriarik gabea, amultsua.

Non dira zure maitemina eta indarra? non zure bihotz samurra eta errukia?  Elizen arteko biblia   Is 63,15

Bihotz bi gorputz bakar batean baitziren: bigun, samur eta gozoa, bata; gogor, astun eta mingotsa, bestea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 73. orr.

Haren musika, leuna eta samurra zenean ere, indarrez jo behar zela.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 222. orr.

Bazuen hauskortasun samur halako bat eta herabetasun ia etsigarri bat.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 41. orr.

Zein bide misteriotsutatik iritsi zen askatasun harro eta mugagabearen sentipenetik erruki samur eta bizi horretara?  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 89. orr.

Oi zeinen santu eta samur, atsegin, apal, baketsu, gozo, maitagarri eta beste ezer baino desiragarriago den horrelako anaia eta horrelako semea edukitzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 97. orr.

Berriro kausitu nuen begitarte xarmangarri hartan, tristura aldi berean sakon eta samur hura.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 63. orr.

Irribarre leun eta samur batez begiratu zien hormei eta burdin hesiari.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 89. orr.

Mutilak bere kanta samur umila bukatutakoan [...].  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 359. orr.

Maitasuna ez al da memorian leku on bat, leku samur bat ematea, beste bati tarte bat irekitzea.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 84. orr.

Ama ere ez zela tentazio samur horretaz ohartu gabea.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 23. orr.

Samurragoa zen latinetik hizkuntza erromantzeetarako jauzia, latinetik euskararakoa baino.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 25. orr.

Zigorra ez zen samurra izan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 266. orr.

5 (adizlagun gisa) ik samurki.

Ez zen gai samur jokatzeko: bati besoa kraskatu edo beste bati sudurra hautsi, besterik ez zekien egiten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 355. orr.

Honela esan zuen samur baina lehor: [...].  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 27. orr.

Badakit ez nukeela sekula hain samur jarri behar, baina maiteminduta nengoen, zer egingo zaio.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 36. orr.

-Alazne -hasi zen Arantxa, samur-.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 90. orr.

Orduak samur igarotzen, larruak larruari plazerra emanez gauak gozatzen, horditurik zoriontsu.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 190. orr.

Samur egin zenidan irribarre, bai, samur, ez dut beste hitzik.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 16. orr.

Orain, ordea, ez zion aurpegia samur laztantzen bere esku-ahur bigunaz.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 120. orr.

Jainkoaren onginahi zoragarria, hain samur bere zerbitzariengana makurtzen dena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 310. orr.

Bularrean pausatu zion burua, xalo eta samur.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 134. orr.

Samur jokatu beharko duk, baina gogor, gogor baina samur.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 232. orr.

6 (-en atzikiaren eskuinean izen gisa)

Luisek ez daki bere irribarreen samurra hitzez janzten, beti tontokeriaren bat esan behar du.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 124. orr.

Araba urrunean mirari baten gisa ikusi zuen Perikok nola batzen zituen Isidorak bere oroimenaren bi sustantzia haiek, otorduaren samurra eta hizketaldiaren ederra.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 112. orr.

Gizon xehe haren irriaren samurraz ohartu orduko beranduegi zen neuretzat.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 146. orr.

7 erraz murtxikatzen dena; tresna ebakitzaile batek erraz zulatzen edo ebakitzen duena. ik uxter.

Indioilar bikainen haragi samurra.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 273. orr.

Beretzat patatarik txikienak, mokadurik gozoena, gauzarik samurrenak aukeratzea, horra bere lema.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 135. orr.

Zu, letxua, samurregia zara, belaxka ez esatearren.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 143. orr.

Nire behatzen artean bolatxo grisetan deseginen zen ore samur eta fresko haren ukitzeaz gozatzen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 39. orr.

Sartu zen txir-txar burdina haragi samur hartan, eta kauterizazioa belarritik bekainetara zabaldu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 770. orr.

8 irud/hed

Zapore baten deira heltzen diren oroitzapenak, otordu samurraren gisa ahosabaian bizkor urtzeko.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 108. orr.

Txuleta bat zein prozesuren bitartez bilakatzen den sentsazio samur edo zail, txuleta moztu zaion animaliaren adinaren arabera.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 62. orr.

9 (adizlagun gisa)

Bestela ez dira egositakoan samur geratzen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 77. orr.

10 (-en atzikiaren eskuinean izen gisa)

Menda belarraren fin betegarria; olioaren arina; Pertsiako arrozaren samurra;  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 141. orr.

11 hauskorra.

Ebe jagon behar dut, hain da samurra eta babesgabea...  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 29. orr.

12 erraza. (ezezko esaldietan)

Opin ez duk, gero, kontrario samurra.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 72. orr.

Ez da lan samurra, ez horixe.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 146. orr.

Ez da lan samurra gaiaren labaina kontuan hartuta.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 99. orr.

Izan ere, berez ez da batere prozesu samurra.  Berria - Harian   2006-05-06

Ez baitzen kontu samurra gauza horiek atzerriko hizkuntza batean kontatzea.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 41. orr.

Ez zen denboraldi samurra izan serbiarrarentzat, Badakigu Patxiri ere ez zaiola batere samurra gertatu zenbait pasarte itzultzea.  Berria - Kirola   2004-09-08

Behin hiztegi bat zabaltzen denean, ixtea ez da samurra izaten.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 26. orr.

Ez zen samurra hitanoko adizkiak bateratzea, eta horrexegatik atzeratu zen erabakia.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 186. orr.

Ez, nire bizitza ez zen batere samurra, baina lagun min bat nuen aspalditik, eta horrek samina arintzen zidan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 311. orr.

Baina ez da samurra agure matxino hau mendean hartzea.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 53. orr.

Ez zen hausnarketarako gai samurra.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 215. orr.

13 (bestelakoetan)

Celtari min emateko biderik samurrena erasoan azkar jokatzea dela iritzi dio Athleticeko entrenatzaileak.  Berria - Kirola   2006-03-19

Izan ere, beti da lan samurragoa hitz eta esapide jakin batzuk ikastea, aditz egitura osoa eta, batez ere, fonetika eta intonazioa barneratzea baino.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 169. orr.

14 ipar haserrea.

Ondorioz, badira eztabada samurrak eta saminak.  Herria   2002-09-05

Eztabada samur batzu ere ba denbora berean.  Herria   2005-10-20

Euskal-Herri osoan, hor bizi diren jende guzieri behar zaiotela galdetu nolako geroa nahi duten, aspaldiko gataska samurrak behin betikotz gainditzeko xedetan.  Herria   2005-03-10

Kanpaina bizia, samurra eta nahasia.  Herria   2001-05-03

Dena galde samur eta deus ihardespenik ez.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 78. orr.

• 15 iz ipar haserrea.

Halako samur batek kolpez hartu banindu bezala.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 72. orr.

16 samur-samur

Errealitatea bera baino askoz interesgarriago agertzen zaigu eremu berri hori, aldi berean absurdoa, poetikoa eta samur-samurra dena.  Berria - Kultura   2004-10-24

Begitarte gogor atsekabetu hartako bi begi ilun handiak, bi begi samur-samurrak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 19. orr.

Hitz samur-samurrak aurkitzen zituen, haren senarrak bere aurrean etsia hartzen zuen guztian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 88. orr.

· Baziren haitzetako barbarinak ere, haragi samur-samurrekoak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 147. orr.

17 ipar haserre-haserrea.

Libanoak eta Siriak protesta samur-samurra hel-arazi diote horren gainetik ONU erakundekoeri.  Herria   2001-07-05

18 (adizlagun gisa)

Istant batean samur-samur eginik jarri ninduen, trago bat eta penak konpartitzeko gogoz.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 26. orr.

Bihotza samur-samur eginik, Nadiari hitz egin zion irribarretsu: [...].  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 357. orr.

Emakume bat ageri zen bertan, egundoko zoriontasun-aurpegiarekin, bere sabel loditua laztantzen, atzean gizona zuela, emakumeari eta honen sabelari samur-samur begira.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 215. orr.

Berriz ere samur-samur begiratu zidan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 21. orr.

-Sinets iezadazu -samur-samur hitz egin zuen handik pixka batera-, bati txantajea egiteko asmoa zuela, horixe besterik ez genekien guk.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 288. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus