Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Samovar-aren lurrunak airea loditzen zuen. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 110. orr.
Samovarra sutan jarriko dute, eta bere etxean bezain egoki sentituko da. goizeko bederatzietan esnatzen zen, samovarraren zain geratu, eta tea edaten zuen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 138. orr.
Saltzailearen aurpegia samovarra bezain gorria zen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 21. orr.
Etxera itzulitakoan, samovarraren alboan ipintzen zituen galtzerdiak, lehor zitezen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 327. orr.
Gela atsegin eta epel batean, gantzezko kandela xume baten argitan, samovarraren marmarra lagun, bihotza eta arima berotzen ditu solas gozo batek. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 376. orr.