Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jatsutik alde egin zuen, samintasuna bihotzean eta errabia gorputzean. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 137. orr.
Gainera, sufrimendu luzeen samintasun hura, paria begitarte goibel hura zeuzkan kaltetan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 172. orr.
Errabia hain samintasun sakona bihurtua zen non malkoak nekez jasaten baitzituen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 190. orr.
Jabetzen ziren zenbat samintasun sufritu behar izaten duten munduzaleek lurreko atseginen artean. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 469. orr.
Kristok guregatik jasan zituen oinaze eta samintasunek halako bihozmina eragiten zioten egunero. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 586. orr.
Malenkoniaren eta samintasunaren, tristuraren eta minaren, esker onaren eta etsipenaren artean, gurasoak zahartzen ikusteko eta haietaz mintzo ziren objektuak jasotzeko zortea izan nuela pentsatu nuen. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 44. orr.
Ingelesek, orduz geroztik, porrot bakoitzaren samintasunaren memoria gordetzen dute. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 105. orr.
Koroa distiratsua emango diet samintasunezko errautsaren ordez. Elizen arteko biblia Is 61,3
Samintasunik gabe diotsut hau. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 196. orr.
Samintasun itzal batek iluntzen zizkion aho ertzak. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 363. orr.
Bat-batean atzera itzuli, eta, aurpegian samintasun keinu bat zuela, esan zidan: [...]. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 107. orr.
Izenburuak ezin hobeto islatzen duela denboraren samintasun puntu hori, gauza galduengatiko sumindura. Berria - Kultura 2004-03-18
Samintasun egunetan gogoratu behar litzateke, gainera, Jainkoak egia diola, eta egiazkoak direla bere agintzariak, Bera ere Egia denez. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 20. orr.
Hilketa biolento baten aurrean denok sentitzen dugun kontzientziako inarrosiaren edo esijentzia primario baten eran, samintasun eta dardara sentimendu hori printzipio mailara altxatu nahi dugularik. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 25. orr.
-Tomek kai azpian pasatzen ditik igandeak -esan zuen samintasunez boxeolari aurpegiko gizonak-. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 118. orr.
-La Sarriettek nahi duena egiten du -erantzun zion Lecœur andreak samintasunez-. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 60. orr.
Eta orduan, samintasunez gogoratzen ginen hoteletako garaiez, bizimodu burgesean ere basamortuko nomaden antzera bizi baikinen. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 96. orr.