Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hau da honen estutasun samingarrian aurkitzen naizen lehenengo aldia, eta ez naiz batere trebea gisa honetako gauzetan. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 130. orr.
Gertakizun garrantzitsuenak ez ditut oraino ezarriak hemen eta sentimentu samingarrienak biharko utziko ditut. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 73. orr.
Egoera samingarri horren aurrean Eusko Legebiltzarrak ez duela deus egin salatu zuten. Berria - Euskal Herria 2004-07-14
Hain da samingarria altxatzea lanik ez duzula jakinda. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 190. orr.
Samingarria izaten da elurra ikusita harroskotzen ez den haur zibernetikoaren axolagabezia. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 11. orr.
Seme zentzugabea aitarentzat mingarri, sortu zuen amarentzat samingarri. Elizen arteko biblia EsZ 17,25