Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Limoi saskitxoen urrin saminak, bakailao bilduen usain latzak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 257. orr.
Bat-batean, limbourg gaztaren hilzoriko urrin samin mingotsak iritsi zitzaizkien hiru andreei. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 326. orr.
Ai zuek, gaitzari on eta onari gaitz esaten diozuenok, iluna argi eta argia ilun, samina gozo eta gozoa samin bihurtzen duzuenok! Elizen arteko biblia Is 5,20
-Nire lagun maiteak! -xuxurlatu zuen, malko saminak isuriz-. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 89. orr.
Ene Aita, edari samin hau derrigorrez edan behar badut, egin bedi zure nahia. Elizen arteko biblia Mt 26,42
Edan baituzu Jaunak emaniko zigor-edari samina, hondoraino edan duzu zorabiozko kopa. Elizen arteko biblia Is 51,17
Eguzki samin haren eta errepide honen artean harrapatua naiz, gero ta berotuago. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 74. orr.
Behatzak gorri saminez tindatuak, papoa frango zabalik, Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 46. orr.
Hain samin hitz egin zionean, bizitza guztia hondatu ziola eta. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 171. orr.
Min samin batek hartu zion bihotza. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 59. orr.
Kirioak dardararazten zituen ahots gozo samin batez hitz egin zuen. Aurrerantz abiatu zen, oihu samina ito ezinik. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 169. orr.
Garrasi samin batzuk entzun nituen, emazte bat nonbait ari dena pleinu, negarrez naski, eta gizon bat erasiaka, arras bortizki. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 59. orr.
Politika gaiak hunkitzen zituzten eztabaida larri eta samin batzuen argitzeko parada izan bainuen. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 222. orr.
Mitxelena handiak ikasketa hauek indartzeko bere Salamancako katedra goxo hura utzi eta hemengo borroka saminetan oldartzeko erabakia hartu zuenetik. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 124. orr.
ik beherago 9. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Kexa samin haien aurrean, laguna errukitu egin zen aitaz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 320. orr.
Negar saminetan zegoen andrea aparte hartu eta barrura sartu zuen isilpean santuaren bikarioak eta, lagunaren gorputza eskuetan jarriz, esan zion:Eta etorri ziren, gau beltzean, euriak euriari, beren tuta samin eta argi gorri, argi urdin, argi hori, argi zuri handiekin, halako apokalipsi giro bat sortzen zutela. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 435. orr.
Hasperen handi samin batek. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 168. orr.
Hotzikara samin bat, beldurrezko eta larritasunezko hotzikara bat, sartu zitzaidan hezurretan barrena. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 221. orr.
Aitortzak liburuan kontatzen digu nola geratu zen bere arima galera hain saminaren aurrean. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 11. orr.
Goxoa bezain samina baina zernahi gisaz ezin ahantzia. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 77. orr.
Erabaki taktiko bat izan zen, Azpilgo giro goria -herritarren samina eta sumina- hozte aldera. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 121. orr.
Diotenez, sufre uretan murgiltzen denak ahaztu egiten omen ditu bere min eta samin guztiak. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 166. orr.
Gorputzeko oinaze gogorrek estutzen bazuten ere, neke-samin haiek ez zirela "oinaze" esaten zuen, beraren "arreba" baizik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 903. orr.
Zeren, samin oroz at, arriskuetatik libre [...] ez ongintzen menpe baitago, ez suminak jotzen baitu. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 35. orr.
Gogoeta eta samin, sufrikario, infernua bera, gaixoak ditu txera eta atsegintasun bilakatzen. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 178. orr.
Lagun min bat nuen aspalditik, eta horrek samina arintzen zidan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 311. orr.
Lagun guztiek haien samina partekatzen zuten, bat-bateko heriotzak mutil osasuntsua nola eraman zuen ikusiz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 438. orr.
Ez zuen gure samina areagotu nahi, ondo dakit hori. ez zitzaion hitzik ateratzen, bihotza erdibitzen baitzion saminak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 143. orr.
Safo eta Egea isildu egin ziren, Juvenaliaren hitzek samina islatzen baitzuten, samin urrutikoa, samin sendaezina. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 157. orr.
Semearen eta emaztearen faltak samin handia ematen baitio. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 110. orr.
Eta gau eta egun aieneka zebilen samin handiz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 211. orr.
Eta samin latz hari beste bat gehitu zitzaion. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 127. orr.
Erabaki taktiko bat izan zen, Azpilgo giro goria -herritarren samina eta sumina- hozte aldera. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 121. orr.
Penaz, nekez eta saminez nago. ik beherago 10. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 9. orr.
Arimak bekatuaren edonolako zikinez kutsatuak ikustean, esan ezin ahalako samin-ezten zorrotzak bihotz-zulaturik, gupida samurrez haiengatik dolu egiten zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 889. orr.
Hara, badator negar- eta samin-eguna, atsekabe- eta tristura-eguna! Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 698. orr.
Hau negar- eta samin-unea izango da anaientzat eta beste askorentzat, baina zuretzat kontsolazio eta alaitasun mugagabea. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 198. orr.
Bere samin-erakusaldiaren nabarmenak naik noski neure onetik atera. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 213. orr.
Samin tonua zeukan. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 159. orr.
Erregina itzultzen da; erregea hilik aurkitu, eta samin-espantuka hasten da. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 126. orr.
Zure aitaren heriotzaz errugabe naizela, eta hartaz guztiz nagoela samin-larriturik, Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 176. orr.
Berorren ama erreginak, gogo-samin guztiz larrian, berorrengana nau igorri. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 136. orr.
Bihotz-saminez egingo dute negar, aiene egingo garratz. Elizen arteko biblia Ez 27,31
Alde guztietatik oinaze-saminez jota, harrigarria zen haiek eramateko adina indar izatea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 412. orr.
-Jakina, jauregian zagok hura, zain eta zain, gauez saminetan, egunez negarretan. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 116. orr.
Buruz aurrera botako ditu Jaunak, txintik ere ezin izango dutelarik esan; oinarritik astinduko ditu, hondoraino erraustuko; saminetan biziko dira eta haien oroitzapena ere galdu egingo. Elizen arteko biblia Jkd 4,19
Beraz, jo bularra saminez. Elizen arteko biblia Ez 21,17
Saminez onartu zien Arturrek, benetan baitzituen maite. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 33. orr.
Berria jakinik, negar egin zuen saminez eta esan zuen: "Hauxe da, hain zuzen, izan dudan ametsa". Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1134. orr.
Haurdun gelditzean, oinazeak ugalduko dizkizut eta saminez izango dituzu haurrak. Elizen arteko biblia Has 3,16
Emiliok saminez baina gizonkiro onartu zuen bion porrota eta nire desertzioa. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 249. orr.
bere samin (4); edari samin hau (5); eztabada samin (4); min samin (3); neke samin (3); oihu samin (4); samin handia (6); samin handiz (10)
bere samina (13); bihotzondoko samina (3); biktimen samina (3); dei samina egin (3); edari samina (3); egun samina (5); ene samina (3); eragindako samina (4); eztabada samina (3); gure samina (3); negar samina (4); nire samina (8); oroitzapen samina (3)
samina adierazi (5); samina agertu (4); samina areagotu (3); samina arintzen (4); samina eragin (8); samina eragin du (3); samina eragiten (6); samina eta etsipena (3); samina eta haserrea (3); samina gertatzen zitzaidan (3); samina izan (8); samina zen nagusi (3)
arrangura saminak (3); eztabada saminak (7); minak eta saminak (3)
saminean lagun (3)
edari saminetik (4)
ahots saminez (3); saminaren saminez (5); saminez bete (6); saminez beterik (7); saminez dago (3); saminez izango dituzu (3)