Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
70eko hamarkadan herritar sami batek ikus-entzunezko hedabideak arautzen dituen batzordean aurkeztutako salaketa baten ondorioz hasi zen telebista eta irrati publikoa sami hizkuntzan saioak igortzen. Berria - Mundua 2006-02-11
Stockholmeko gobernuaren aurkako salaketa jarriko duela jakinarazi du alderdi sami nagusiak SSR Suediako Samien Erakunde Nazionalak. Berria - Mundua 2006-04-22
Finlandiaren menpeko samien lurraldeetan dauden basoetan. Hegoaldeko lurralde samien inguruko hausnarketa egiten ari da orain Norvegiako Gobernua, iparraldean jarraitutako bide bera hartuko duen erabakitzeko. Berria - Mundua 2006-02-18
Hitzartutakoa haustea eta sami herria diskriminatzea leporatzen diete komunikabideei. Berria - Mundua 2006-02-11
Suediako gizartean sami herriaren inguruan -laponiar ere deritzote- dagoen ezjakintasunari aurre egiteko SVT eta UR telebista kateek eta SR irratiak dute, gainera, sami hizkuntzan ikus-entzunezko programak hedatzeko monopolioa. Berria - Mundua 2006-02-11
Hezkuntzari buruzko eta sami gazteentzako saio gehiago ere nahi ditugu. Berria - Mundua 2006-02-11
Sami Legebiltzarrak Suediako telebista eta irrati publikoaren aurka aurkeztutako salaketaren nondik norakoez mintzatu da Legebiltzarreko presidente Lars-Anders Baer berriarekin. Berria - Mundua 2006-02-11
Inuiten, samien eta Artiko inguruko beste herri indigenen ordezkariek Kyotoko Protokoloa sinatzeko exijitu zioten atzo Estatu Batuetako Gobernuari. Berria - Gaiak 2004-11-13
80 bat mila sami bizi dira Europako iparraldean: Norvegian (50.000), Suedian (20.000), Finlandian (5.000) eta Errusiako Kola penintsulan (2.000). Berria - Mundua 2004-11-20
Hainbat estatutan sakabanaturiko nazioa izatea samien aurkako izango da hauteskundeetan. Berria - Mundua 2004-06-10
Betitik beraienak diren 10.000 kilometro koadro lur aldarrikatzen dituzte Suediako samiek. Berria - Mundua 2006-04-22
Hegoaldean, urrun dagoen herri exotiko gisa ikusten dira samiak; iparraldean, berriz, samien eta gainerako biztanleen artean lurraren jabetzaren inguruan mendeetan izan diren gatazkek diskriminazio handia ekarri dute. Berria - Mundua 2004-11-20
sami herria (8); sami herriaren (4); sami hizkuntzan (12); sami hizkuntzan kaleratutako (3)
samien informazio zentroa (3); samien inguruan (3); samien legebiltzarrak (5); suediako samien (3)