Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sama 1 iz lepoa.

Eskuak eta besoak garbitu ditu usain gozoko gel batez, baita musua eta sama ere.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 37. orr.

Ehun zurizko lepo almidoiztatua zeraman samaren jiran.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 64. orr.

Laster eman dit pota saman, gosebera, bularrak itsatsiz nire aurka.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 145. orr.

Gero toaila saman irten zen komunetik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 78. orr.

Oso arrimaturik sentituko dituzu bere titiak zure paparraren kontra, bere gerria zure gerriaren kontra, bere izterrak zure zangoartean, bere arnasa zure saman.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 143. orr.

Kapelua buruan, krabata saman, zulo bi aurrerago lotutako gerrikoa gilborrean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 70. orr.

Labanak saman egindako zauriaren ondorioz odolustuta hil zen.  Berria - Harian   2005-12-13

-Akabatu egingo diat! -errepikatu zuen Joxanek, samako zaina hanpatuta.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 62. orr.

Joxanen eskutzarrak samatik oratu zion, atzera bultzaka.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 29. orr.

Sotana beltza oinetako beltzetatik samaraino.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 126. orr.

Gorputz borobila dute eta sama luzea, bizkarraldea beltza eta paparraldea zuria, arrantzari miresgarriok.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 248. orr.

2 (animaliena eta gauzena)

Joan nintzen ni, heldu nion samatik geure zakurrari, eta bereizteko gauza izan nintzen.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 62. orr.

Oso lantzean behin bakarrik, arrantzale txinoak, eraztuna samatik kendu eta ematen dio arrain puska txiki bat ubarroiari.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 249. orr.

Joxanek alkandoraren samatik gogor oratu eta, ia arrastaka, uretara doazen harrizko mailetara jaitsi du.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 141. orr.

Gabardinako sama-barrenera egiten zioten berba, aholku eske.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 135. orr.

Ontziaren piezak botilaren sama estutik sartu eta barruan pieza guztiak gakorratz luze batez eta itzelezko trebeziaz antolatzen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 358. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus