Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
salutadore iz hurrenez hurreneko zazpi semeren saileko zazpigarrena, errabia-eta sendatzeko ahalmena omen zuen pertsona.
Zazpi seme segiduan baldin badira, zazpigarrena salutadorea da; zakur amorratuen kontrako birtutea arek du. Zakur amorratu batek koska egin ziola bere lehengusuari, eta "salutadore" esaten zitzaion petrikiloa etorri zela hura sendatzera. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 22. orr.
Salutadoreak zaindu ondoren, lehengusu hura kantari egon omen zen hil arte. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 22. orr.
Roch zen horietako bat, salutadorearen semea, gertuko koba-auzo batean bizi zena. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 146. orr.