Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Manu gogoratuko da hobeto; azken batean, bera da koadrilako saltseroa, jatetxeak aukeratzeaz eta telefono-deiak egiteaz arduratzen dena. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 86. orr.
Baina, hasi banintzen hasi, "nahastaile", "saltsero", "endredadore" tatxa guztiak aurpegiratu zizkidaten. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 125. orr.
Jendeak oro har ez du jakingo nola prestatu elikagaiak, [...] eta Mendebaldeko kontsumismoak eta ongizateak eramango du eginkizun hori baztertzera: "sutondoko saltsero" edo filateliko izatea antzekoak izango dira, zaletasun kontu arkaiko samarrak, alegia. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 103. orr.
Falta zela afera hortako hobendun handiena, saltsero atrebituena, Alfred Sirven, duela lau urte desagertua. Herria 2001-02-08
Hizkuntzalari, doktore, jakintsu, matematikari eta enigmazale ugari ibili dira eskuizkribuaren ezkutukoak argitu nahiz azkeneko ehun urte hauetan, eta horiekin batera, saltsero, berritsu, pseudojakile eta parazientzialari ugari. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 47. orr.