Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez zen harritzekoa txerpolariek, saltinbankiek eta orekariek zarata itzela ateratzea beren txosnen aurrean saltoka eta dantzan, deus ez baitzuten arriskatzen koitadu horiek salerosietan. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 92. orr.
Gurdietako bat saltinbankien etxea zen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 55. orr.
Saltinbanki saldo handi hura mila verstako bideari lotu beharrean zegoen, hurbileneko mugara iritsi nahi bazuen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 96. orr.
Gero Lindak bereak kontatu zituen, bere saltinbanki-bizimodu bohemioa, harik eta jaun aberats batek zirkutik atera eta bere babesa eskaini zion arte. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 193. orr.
Ustez ilustratua zen kristau-aroko hemeretzigarren mendean, filosofo saltinbanki bat aurkitzen dugu, "arraza nordiko" barbaro osasuntsuaren mitoa zabaltzen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 164. orr.