Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Harresia saltatu, basoa zeharkatu eta zabortegi batera irten gara. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 410. orr.
Lepic jaunak beste langa bat saltatu du, ondoko alpapa-soroa arakatzeko. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 134. orr.
Zurezko mailak launaka saltatuz jaitsi zituen bi pisuak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 35. orr.
4,35 saltatu dut aurten, baina 4,40-4,45 saltatzeko moduan ikusten dut neure burua. Berria - Kirola 2004-03-05
Sutegitik saltatutako su-printzak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 354. orr.
Miliok saltatu zuen orduan. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 131. orr.
Leiho apurtuen artetik barruko suzko txinparta goriek kanpora saltatzen zuten. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 125. orr.
Poliki-poliki, gizonek kamioi gainetik kaleko lokatzetara saltatzen zuten, armak eskuetan ondo helduta zituztela. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 151. orr.
Ez dela landareak biltzea edo noraezean ibiltzea baino hoberik, aldian behin hilobi baten gainetik saltatuz edo itzulinguru bat eginez. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 24. orr.
Su gainetik saltatuz. Herria 2005-06-23
Erbinudeak orduan lurrera saltatu zuen txistuka. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 24. orr.
Ni geldiro abiatu nintzen, eta ehunen bat metroren ondoren, orga gainera saltatu nuen. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 96. orr.
Ohera joan arte ibili ziren jolasten, herrenka saltatzera eta besoak lotuta eramatera. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 136. orr.
Pentsatzeko astirik gabe, albora saltatu eta bi eskuez ote mordo bati heldu zion. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 192. orr.
Inortxok ere ez zidala jarraituko, are gutxiago martxan zegoen tren batetik saltatu behar bazen. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 59. orr.
Zati bat saltatu duzu -mozten dio Janek, orain amak baino hobeto baitaki istorioa-. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 217. orr.
Azken eskola-ordua saltatu eta zerbeza pare bat hartu dudala lagunekin. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 48. orr.
Inportanteena da oso gustura nabilela Kutxin gora eta behera, taberna bat ere saltatu barik. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 64. orr.
Astean behin gosaria saltatu eta hamasei kilometroko bidea egiten dute elizara, etxeratutakoan bazkari eder baten esperantzan. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 301. orr.
ONCEren kabinara abiatu ziren denak emanda, bidean aurkitutako semaforo guztiak saltatu ahal izateko sinkronia bikainean. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 92. orr.
Azkenean, erlojuak zortzi eta erdiak adierazi zituen, eta sarrailak saltatu zuen. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 97. orr.
Goitu egin zitzaizkion odolak eta tunpalahara erori zen pultsuak saltatuta. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 228. orr.
Bagoi bateko plataformara saltatu nintzen eta beheiti begiratu nuen. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 52. orr.
Ikusten dut nola saltatzen den ohetik, lotsarik gabe, gazte hura defenditzeko. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 184. orr.
Maitasun sugarra pizten da ariman, non txinparta gozoak saltatzen baitira eta Jainkoaganako sentipen egarberak. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 64. orr.
gainetik saltatu (3); lurrera saltatu (3)