Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Diskoaren mamia, salsa, reggae eta rockaren artean murgiltzen diren hamar kantuk osatzen dute. Berria - Kultura 2006-02-02
60ko hamarkadan salsak hartu zuen nagusigoa, eta urte batzuen ondoren, 80ko hamarkadaren bukaeran, jazz latinoaren loraldia gertatu zen. Berria - Kultura 2004-03-10
29an, ostiralez, aratseko 7.30etarik goiti, kontzertuak (rock, reggae, hip hop, salsa eta gaineratiko) talde hauekin: [...]. Herria 2001-06-28
Kamera geldoan dantzatutako salsa baten antzekoa zen goizaldeko hura. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 232. orr.
Aurrena goiko pisuan egon gara eta zinez ikustekoa zen [...] dantzariek zein serio eta lizun hartzen zituzten salsaren konpas bihurriak. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 319. orr.
Tokatan salsa musika jarri eta pozik. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 26. orr.
Carloren herrian ikusitakoaz gogoratzen naiz, plazatxo batean zegoen jende multzoaz, salsa dantzari pilo bat zegoen, bertako italiar dantza tradizionalak balira bezala ari ziren. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 175. orr.
Aratsean "salsa gaua". Herria 2005-04-21
Herbehereetan nengoela [...] salsa big band batean ere aritu nintzen. Berria - Kultura 2004-03-05
salsa gaua (3)