Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
saloon iz ipar amerikar mendebaldeko taberna, jokoa eta ikuskizun friboloak ere badaudena.
Orduantxe sartu zen Morgan kuatreroaren banda Saloonean, ateari ostikoa emanda. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 37. orr.
Eta forasteroak zaldi gainetik jaitsi gabe esaten zuen saloon alaiaren atarian, “Neska ederrak bai, baina jakin nahi dudan bakarra da ea hemendik pasatu diren sheriffa eta bere jendea”. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 336. orr.
Atarian gizon bat zegoen karta jokoak eginez, salooneko tahurren gisara mozorroturik. Berria - Kultura 2006-04-02
Kontsolamendu bakarra saloon-ean pistola eskuan sartzea izango dute herritarrek. Berria - Mundua 2004-08-01