Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
salmonella 1 iz Salmonella generoko bakterio gram negatiboa, izaera patogenoa duena gizakiengan eta zenbati animaliengan.
Salmonellak eragin du Donostian gastroenteritisa. Berria - Euskal Herria 2004-10-10
Salmonellaren aurkako txerto bat garatu du iruinseme batek. Berria - Gaiak 2004-12-08
2 salmonellosia.
Osasun Departamentuak argitu duenez, salmonella eragin duen bakterioa desberdina da bi kasuetan. Berria - Euskal Herria 2004-10-12
Salmonellaren bakterioak bere burua babesteko eta ugaltzeko txoko bat egiten du. Berria - Gaiak 2004-06-18
Bajarekin zegoen salmonella izan zuelako. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 146. orr.
3 (hitz elkartuetan)
Donostiako salmonella kasuen zergatia argitu dute. Berria - Euskal Herria 2004-10-21