Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
salmodia (orobat salmodio g.er.) iz salmoak abesten diren musika.
Baina indar bat zegoen han lanean; [...] alderoka ibili eta zeharka begiratzen zuen zerbait; lanean jarduteko orduan ritual ohoragarritan eta salmodia gorenetan inspiratua ez zegoen zerbait. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 138. orr.
Argi uztartu zituten gregorianotik datozen Erdi Aroko salmodiak egilearen musika baikorrarekin. Berria - Kultura 2004-05-22
Ekialdeko ortodoxoen jatorrizko kantu liturgikoa a capella da, kantu monosilabikoa eta monodikoa, errezitatibo eta salmodioetan oinarritua. Berria - Kultura 2004-04-08