Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

salgarri 1 izond sal daitekeena, saltzeko modukoa.

Ohiko beste harrapakin salgarri batzuk liburuak eta CDak izaten ziren.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 37. orr.

Zerbitzuen pribatizazioa etorri da, hezkuntza eta osasuna produktu salgarri bihurtu dituzte, eta dumping soziala eta fiskala areagotu egin dira.  Berria - Harian   2005-05-29

Salgarria eta funtzionala ere behar du onaz gainera.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 164. orr.

Sinesgarria zen benetan haren istorioa, sinesgarriegia, tamalez; eta salgarria, salgarririk bada.  Berria - Kultura   2006-05-02

Salgarria ez litzatekeen akordioren bat itxiz gero bake prozesuaren etekina txikiagoa litzatekeelako.  Berria - Euskal Herria   2006-04-09

2 pred saltzeko.

Esnea, haragia, ilea, bildotsak, larrua, guztiak ditu salgarri.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 53. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus