Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
salestar (orobat salesiar; Euskaltzaindiaren Hiztegian salestar agertzen da) 1 iz Joan Bosco-k XIX. mendean sortu zuen “San Frantzisko Saleskoaren Bazkuna” izeneko erlijiozko ordenako kidea.
Salestarrekin ikasi eta gero, 29 urterekin apaiztu zen. Berria - Mundua 2004-03-02
Salestarren egoitzan egin nahi omen dute. Berria - Euskal Herria 2006-04-25
Oposizioko alderdiak haserretu ziren zuzenketa horren bidez Iruñeko Salestarren orubean luxuzko ehun etxebizitza egiteko proiektuari bidea eman nahi zaiolako, haien ustez. Berria - Euskal Herria 2004-06-18
2 (izenondo gisa)
Barakaldoko aita salesiarren ikastetxean izandako istiluen karian [...]. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 72. orr.
Bildu zituzten ikasle salesiar guztiak Aula Magnan, eta geure aztoramendurako den-denak berdin-berdin ez-mintzatzen zirela jabetu ginen. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 8. orr.