Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ardi zaharra hil eta, haren haragiarekin egiten ziren salda eta tripotak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 102. orr.
Lentejen salda eman zidan. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 195. orr.
Salda beroa hartzen. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 13. orr.
Bobbik ekarritako salda beroak epelduko dizu barrua. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 365. orr.
Eguerdiko saldaren ontzeko baratzekiak bipiltzeari ekinez. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 176. orr.
Sua egokitu zuen gero, irakiten jarrai zezan saldak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 180. orr.
Apirilaren 8an, 1945koan, salda partekatzen daukute eta 100 grama ogi. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 125. orr.
Bagoiez bagoi jautsarazi gintuzten, ortutsik salda nahas-mahas baten edanarazteko. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 38. orr.
Su apalean berotu ondoren, irakiten hasi zenean, katilu bat salda gorde, eta hara bota zituen azafrai-izpiak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 180. orr.
Dionisosek katilu bete salda jarri zion aurrean. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 211. orr.
Sukaldeak, 60 000 pinta salda egin ditzaketenak, xuriketategia, linjeria, dutxak modernak dira eta frango ontsa pentsatuak. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 73. orr.
Ez ote dugu salda xorta bat merezi? Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 21. orr.
Eguerditan deia izaiten zen, salda xorta bat zerbitzatu aitzin. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 176. orr.
Goizean kafe ura banatzen zitzaien, eguerditan salda ura eta ogi puska idor bat, eta arratsetan eguerdiko hondarrak. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 243. orr.
Txerrikia jaten dute eta janari kutsatuz eginiko salda-katilukadak hartzen. Elizen arteko biblia Is 65,4
Azken salda-koilarakada irentsi orduko, leihotik kanpoaldera begira jarri nintzen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 9. orr.
Dieta arruntarekin egunak 45 euro balio du, janari gordinak, frutak eta zukuak hartuz gero, 30 euro, eta ur edo salda baraua eginez gero, 18 euro. Berria - Harian 2005-07-02
Senar-emazteek baraua hautsi zuten, oilasko salda edanez. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 205. orr.
Eltze bete uretan oilo-saldazko bi kubotxo botaz hasi zen dena. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 180. orr.
Zopa edo haragi-salda egiteko pastillen marka, Maggi enpresak merkatura aterea, Liebig baroiak asmatua. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 280. orr.
Baratxuri salda preparatu zion. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 18. orr.
Gauza jakina baita gaztaina-saldak zer nolako erabilpen lubrifikatzailea izaten zuen akelarreetarako prestakuntzan. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 128. orr.
Su gainean berotzen utziak zituen barazki saldari eta haragi saltsari ohore eginez. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 38. orr.
Lehenago bazen ohidura, pilotarien artean, tripa saldaren jateko. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 102. orr.
· Oilo salda usaina. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 217. orr.
Nire gusturako, gutxitxo agertu da Oteiza hori hil eta geroko laudorio salda beroan. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 172. orr.
Egosi, halaber, desioz, beldurrez eta damuz osatu salda batean. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 47. orr.
Ito egingo nintzen Ritarik gabe, neure ganora ezaren saldatan, une batetik bestera. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 107. orr.
Are arinago zebilkion burmuinetako salda nahasi hura. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 40. orr.
Kaliza bedeinkatzeari ekin zionean don Martinek, beste hitz-salda batek irakiten zion buruan Markoxi. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 159. orr.
Globalizazioa, mundializazioa... eremuak gainditzen ari den kultur salda honetan, jakin behar dugu geure baloreak, ikuspuntuak, borrokak zabaltzen, helarazten. Berria - Mundua 2004-06-18
Soinu saldaren erdian, euskal musikak ukanen du leku garrantzitsuena halere. astapotroarena egiten genuen, gure gorputz nerabeetan bor-bor ari zen hormona-salda nolabait baretzeko. Berria - Kultura 2004-06-20
Elurra mehetu eta gesaltzen denean, eta plisti-plasta ibiltzeko tamainako elur-salda bihurtuko da. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 29. orr.
Beraz, esaidak helbidea berandu baino lehen, bestela badakik... makila-salda berriro. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 162. orr.
egindako salda (3); haragi salda (4); oilo salda (6); salda bero (8); salda beroa (16); salda egiteko (3); salda hartzen (3); tripa salda (3)
tripa saldak (4)
tripa saldarekin (3)