Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jainkoak guztia lezake, eta araua salbuespen bihur lezake mementu jakin batean. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 242. orr.
Baina salbuespenek araua berretsi ohi dute. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 264. orr.
Lege batean, salbuespenak, mugak, aldaketak, beharrezko ez direnean, askoz hobe da horrelakorik ez jartzea. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 262. orr.
"Baietz" ihardetsi neion, salbuespen honekin: aitaren lekürik ezin züala bete andere batek, haboroziz eta gizon batek amarena. Herria 2005-08-11
Dena itzuli-mitzuli, dena bihurri eta salbuespen, eta hori batere beharrik gabe gehiago dena... Herria 2005-01-13
Salbuespen bat egiteak gure herrien arteko harremanei zenbateko onura ekarriko zien ulertaraztera saiatu nintzen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 165. orr.
Itxaropena neukan salbuespena egingo zuela nirekin. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 127. orr.
Salbuespenak ere kontuan hartu behar dira, batez ere froga enpirikoei behatzeko baldintzei dagokienez. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 240. orr.
-Eta bera enteratu gabe ezin al duzu salbuespenik egin...? -goxo-goxo Martak. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 166. orr.
Bi salbuespen besterik ez ditiat egiten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 295. orr.
Gurekin ere ez du salbuespenik egingo. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 77. orr.
Nork egin gaitu salbuespen bat herrien artean? Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 274. orr.
Heroi modernoak salbuespena ere sakrifikatu egiten du. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 79. orr.
Beste salbuespen bat memoriak huts egiten duenean gertatzen da. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 110. orr.
Emakumeekin gosaltzea, tira, oporretan bai, salbuespen gisa, balkoi batean eta hola, baina hori bera ere ezin izan dut inoiz hiru aste baino luzaroagoan jasan. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 136. orr.
Haurraren ahoskerako ordezkatze horiek ez dira nolanahikoak izaten, ezta noizbehinkakoak ere, erregular eta salbuespenik gabeak baizik. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 104. orr.
Salbuespen nagusia Pierre Bourdieu-k argazkiari buruz idatzitako lana da, noski, dagoeneko klasiko bilakatua. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 175. orr.
Euskal Herriko unibertsitateetan ikerkuntza egiteko ditugun egiturak, salbuespen markatu batzuk kenduta, ez dira oso egokiak. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 125. orr.
Hau salbuespena da, salbuespen bakarra. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 62. orr.
Salbuespen bakarra Lehen Mundu Gerratik Bigarrenera doan aldiari dagokiona da. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 62. orr.
Salbuespen bakanen bat gora-behera. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 160. orr.
Salbuespen gutxi batzuk kenduta, laguntzaile osagaiko beste elementuak beti ager daitezke zeinahi aditzekin. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 66. orr.
Salbuespen esanguratsu banaka batzuk alde batera utziz gero, [...]. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 6. orr.
Badira, ordea, salbuespen atsegingarri batzuk. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 237. orr.
Salbuespen indibidualak erraztu ditu. Berria - Ekonomia 2004-09-23
Hastapenari estu lotu behar hori da, salbuespen nahasleei itzuri eginez, lor daitekeen egiaren parterik handienera iristeko modurik egokien. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 159. orr.
Sistemak sistema, toki guztietan daude zorioneko salbuespenak. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 135. orr.
Larunbatero, oso noizbehinkako salbuespenak salbu. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 51. orr.
Halako salbuespen ia mirarizko bat. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 65. orr.
Bestela, legea salbuespen denean, kometaren soka umearen eskumenetik kanpo dagoenean, ez dagoela askatasunik, ezta askatasunaren irudirik, indarkeria baizik. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 237. orr.
Gripearen birusek, oro har, bizkor mutatzeko joera dute, eta hegazti gripearen birusa ez da salbuespena Bada salbuespen bat, Nordrhein-Westfalen estatuan, hor sistema zentrala ezartzen delako. Berria - Gaiak 2006-03-22
Gure gaurko gizarteak -euskaldunok ez gara salbuespen, aitzitik baino- halako urrutiramendu bat erakusten dugu sentimenduen eta emozioen aurrean. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 69. orr.
Foru Hobekuntzan salbuespena den «itunaren bidea» UPNk «betikotu nahi» duela salatu du talde abertzaleak. Berria - Ekonomia 2004-05-15
Gobernuaren kontrako mugimendu guztiei gauza bera gertatzen zaie, eta gurea ez zen salbuespena izan. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 52. orr.
"Lege" historiko hau bereiz badaiteke ere, salbuespen asko ditu. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 40. orr.
Eragin txikiko salbuespenak dira. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 147. orr.
Ni Kaliforniara joateko kontua uda guztietan sortzen zen, osaba Juan han gelditzen zelako Espainiako gobernua Salbuespen Neurriak ezartzen hasi zenez gero. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 285. orr.
«Tortura ahalbidetzen duten inkomunikazioa, salbuespen legeria eta salbuespen epaitegiak» desagertzeko eskatu du Udalbiltzak. Berria - Euskal Herria 2006-02-11
Tortura, salbuespen jurisdikzioa, mugimendu eta elkarte politikoen kriminalizazioa, egunkarien ixtea eta horrelakoak kaltegarriak dira demokraziarentzat. Berria - Euskal Herria 2006-04-25
Errazegi jotzen da maiz salbuespen zerrendak egitera. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 67. orr.
Praktikan de fakto salbuespen kasu gehiegi dagoela, agian egon beharra dagoela, ikusiko dugu. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 44. orr.
Bere irudiak historikoki inguruan bildu dituen salbuespen-izaera horrek. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 190. orr.
Orain arte ohiko estrategia erabiltzen ez den bi salbuespen mota aipatu ditugu. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 110. orr.
Errege-dekretu honi esker, baina, zenbait salbuespen kasutan, hiru enbrioi baino gehiago txertatu ahalko dituzte. Berria - Gaiak 2004-10-30
-Gaur salbuespen eguna da -esan zuen, erdaraz, noski-. Txillardegi «Putzu», 1999 - 203. orr.
1967 eta 1968ak, bereziki salbuespen aldian, detentzioak emendatzea dakarte. Salbuespen dosiei esker bizirauten dugunekoa, alegia. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 97. orr.
Iparraldeak salbuespen nortasuna erakusten duela erranik izan da aldi bat baino gehiago. Herria 2001-05-03
Gola zen estrategia elaboratuaren, desira aseezinaren, erritualizazio ondo markatuaren amaiera, salbuespen puntua, joko guztiari zentzua eta gozamena ematen ziona. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 82. orr.
Zerga-salbuespen erabatekoaz. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 111. orr.
Hor baita debekatzen ezkontzeko eragozpen salbuespenik ematea. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 186. orr.
Eta, salbuespenezko aldiren batean izan ezik, ohartu ere ez zen egiten debekatutako jarreran nengoela. fantasia gehien-gehienak, group sex esaterako, guztiz aspergarriak direla gauzatzen direlarik, salbuespenezko kasu gutxi batzuk alde batera utzita. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 308. orr.
Salbuespenezko egoeran bizi da oraino Angelu Montaury-ko zientzia fakultatea, ez du legezko nortasun egiazkorik batere. Herria 2001-07-26
Espainiako Konstituzioak dio salbuespenezko egoeratan baino ezin direla itxi egunkariak. Berria - Euskal Herria 2004-03-17
Javier Gomez Bermudez Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako epailea dela «espetxeetan aplikatzen diren salbuespenezko neurriak jantzi eta babesten» dituena. Berria - Euskal Herria 2004-01-17
Espainiako Auzitegi Nazionala «salbuespenezko auzitegia» izanik, [...]. Berria - Euskal Herria 2006-02-16
Salbuespenezko legeak bertan behera uztea. Berria - Euskal Herria 2006-04-04
Euskal Herriaren kasuan, «salbuespenezko mekanismoak eta inpunitate guneak» martxan jarri dituztela salatu du Gizarte Foroak. Berria - Euskal Herria 2004-05-16
Herrialdean segurtasuna berrezartzeko salbuespenezko sei neurri iragarri zituen, era berean, lehen ministroak. Berria - Mundua 2004-11-09
Ez du uste autoak errepidetik kentzeko Armada erabili behar denik, esku hartze hori «argi eta garbi salbuespenezkoa eta ezohikoa baita». Berria - Ekonomia 2004-08-26
Abuztuaren 6an Salbuespen Egoera ezarri zuten Gipuzkoan. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 53. orr.
1971ko martxo hartan Salbuespen Egoera zegoen indarrean. Txarrena da salbuespen egoerak salbuespena arau bihurtzen duela berehala. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 9. orr.
Gure herria deklaratu gabeko salbuespen egoeran dago. Berria - Harian 2005-02-27
Euskal Herriak «salbuespen egoera» bizi duela adierazi zuen, eta Espainiako Auzitegi Nazionala «salbuespen egoera horretan aitzindari» dela, baina ez dagoela «bakarrik». Berria - Euskal Herria 2006-03-08
Asko areagotu dira zentsura kasuak 2005ean, batez ere Nepalgo salbuespen egoeraren harira. Berria - Gaiak 2006-01-04
Salbuespen egoera subiranotasunaren kontzeptuarekin lotzen du teoria politikoak. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 52. orr.
Salbuespen egoeran gauzatzen den fenomenoa honela deskribatzen du Agamben-ek: "ezinezkoa da bereiztea zer den legea haustea eta legea betetzea, honela arauari uko egiten diona eta arauari men egiten diona bat dira eta beste ezer ez da gelditzen". Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 52. orr.
Frantses espetxetan 21 preso, salbuespen egoera bat da Iparraldekoendako Herria 2004-07-01
-Salbuespenak salbu, bai. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 58. orr.
Piezak, salbuespenak salbu, luzeak izan ziren. Berria - Kultura 2004-07-06
Era berean, horregatik iruditzen zait -salbuespenak salbu- koldarrak izan ohi direla idazleak. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 69. orr.
Euskal idazlea isila da [...] eta, salbuespenak salbu, diskretua. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 289. orr.
Hedabideek ez diote, salbuespenak salbu [...] gerora eskainiko dioten tokia eskaintzen bertsolaritzari. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 147. orr.
Oteizaren ekarpen handien horri, aldiz, nago ez ote diogun jaramonik batere egin, eta, salbuespenak salbu, auzokoen kopia merkeak egitea nahiago izan dugula geurea sakondu eta geuretik ematea baino. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 172. orr.
Euskal Herrian, oro har, eta salbuespenak salbuespen, iritzi-emaile-sortzaileen fauna -zorionez- askotarikoagoa da eta orekatuagoa. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 24. orr.
Bi begiez ikusten dugu, ikusi; baina irudi bakarra dugu, salbuespenak salbuespen, errealitateaz. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 39. orr.
Vienako Zirkuluaren ontologia, salbuespenak salbuespen, fisikalismoa zen: giza zientziak termino fisikoetan deskribatzen ziren [...] baita psikologiarenak ere. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 90. orr.
Esan nahi dut ez dudala -salbuespenak salbuespen- liburutegietan-eta aparteko "ikerketa" edo antzeko lanik egin. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 193. orr.
Euskal Herrian, oro har, eta salbuespenak salbuespen, iritzi-emaile-sortzaileen fauna -zorionez- askotarikoagoa da eta orekatuagoa. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 24. orr.
Kalitatea, hortaz, salbuespenak salbuespen, talde handien erresuman bizi da. Berria - Kirola 2006-02-14
Gure sistemak ez du literatura hutsetik adina bizitzeko ematen, salbuespenak salbuespen. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 372. orr.
ezarritako salbuespen (5); hainbat salbuespen (4)
salbuespen bakar (7); salbuespen bakarra (37); salbuespen bakarrak (4); salbuespen bat egin (4); salbuespen batekin (6); salbuespen batzuk (4); salbuespen dira (5); salbuespen egoera (59); salbuespen egoera batean (4); salbuespen egoera ezarri (11); salbuespen egoerak (6); salbuespen egoeran (14); salbuespen egoeraren (7); salbuespen gisa (13); salbuespen gutxi batzuk (6); salbuespen txiki (4)
salbuespenak salbuespen (69); zen salbuespen (7)
salbuespena egin (5); salbuespena egingo (4); salbuespena izan (29); salbuespena izan zen (5); salbuespena izango (8)
badira salbuespenak (7); salbuespenak dira (9); salbuespenak izan (6); salbuespenak salbu (11); salbuespenak salbuespen (69)
salbuespenen bat (5)
salbuespenik gabe (73)