Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Dena dela, erreza dezagun salbea, eta eska dezagun, otoi!, barkamena hain berandu egiteagatik. esaten zuen kuerda paratzean, Salvea errezatzeko artaz oroitzean. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 83. orr.
Gero Domingo Salbea esaten hasi zen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 258. orr.
Maria Kristina erreginak lehenengo aldiz parte hartzen du abuztuaren 14ko Salbean. Askoren artean «Rataplan» - 105. orr.
Igande hartan, elizan Salbea kantatu ondoren, don Justiniano udaletxeko balkoira igo zen, herriko jaiei hasiera emateko asmotan. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 135. orr.
Koruak elizatik kanpo, komentuko terrazatxo batean, Benedikta abestu zuen, Salbe eta guzti, elizan sermoi sutsua ziharduen bitartean. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 64. orr.
Emozioa senti nezakeen, harridura, lilura, Leireko monastegian, adibidez, monjeek konpletak eta salbea abesten zituztenean. Herria 2005-02-17